PONTIFICIA-UNIVERSIDAD-JAVERIANA-2016-2017

Pontificia Universidad Javeriana - Bogotá

INFORMAZIO OROKORRA

Web-orri ofiziala: https://www.javeriana.edu.co/inicio
Nazioarteko Harremanak: https://www.javeriana.edu.co/internacionalizacion/movilidad-internacional-entrante
Kokapena: Caliko egoitza eta Bogotáko egoitza
1. seihilekoa: uztaila-abendua
2. seihilekoa: martxoa-uztaila
Hizkuntza-eskakizunak: gaztelania maila aurreratua
  1. Eskaintza akademikoa
  2. Berariazko eskakizunak: onarpen-prozedura betetzea.
  3. Sartzen diren fakultateak: GAURen kontsultatu*

*OHARRA 2023/10/04: Eremu mugatuak: Medikuntza, MBA, Odontologia. Gainera, trukean ez dira sartzen graduko lana, programa bukaerako lana, ikerketa mintegiak, praktikak, tesiak eta pasantiak.

ONARPENA (NHBk kudeatzen du)

EPEAK 2024-2025:
- IKASLEA: on-line eskaera egiteko eta dokumentazioa bidaltzeko epea: 2024/4/14 (EHUko 1.lauhilekoa): 2024/10/14 (EHUko 2. lauhilekoa)

ONARPEN PROZESUA

  • 1. URRATSA:
    • NHB: Leioako Nazioarteko Harremanetako bulegoak, martxoaren  hasieran/ irailaren hasieran, hautatutako ikasleen datuak unibertsitatera bidaliko du eta euren sistemaren bidez izendatuko ditu ikasleak. Ondoren, ikasleei mezu elektroniko bidez jakinaraziko die.
  • 2. URRATSA
    • IKASLEAK: zure izendapena egin ondoren, Pontificia Universidad Javerianan onarpena eskatzeko hurrengo pausuak bete behar izango dituzu:
      • Online eskaera egin epean.
      • Eskaera egiterakoan hurrengo dokumentuak atxikitu behar dira:
        • Jatorrizko unibertsitatearen aurkezpen gutunaren originala (GAURen eskuragarri, "Ziurtagiriak" botoian)
        • Ikaslearen arrazoiak azaltzen dituen eskutitza, gaztelaniaz (orrialde bat gehienez)
        • Indarreko pasaportearen kopia
        • Espediente akademiko,gaztelaniaz (eskatu zure koordinatzaileari)
      • Ikasleak Colombiara heltzerakoan nazioarteko aseguru medikua aurkeztu beharko du.

INFORMAZIO INTERESGARRI GEHIAGO