Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING 2021

Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING 2021

1. IZENA EMATEKO PROZEDURA

Global Training Bekak programak erakunde kudeatzaile ezberdinak ditu . Erakunde horiek dira beken kudeaketa eta tutoretza gauzatuko dutenak eta baita eskaintza egingo dutenak ere. Horietako bat UPV/EHU da, eta 65 beka kudeatzen ditu. Erakunde bakoitzak bere eskaintzak argitaratuko ditu. Eskatzaileak ERAKUNDEETAKO BATEAN BAINO EZINGO DU EMAN IZENA. Baldintza hau betetzen ez bada, eskatzailea erakundeen programatik kanpo geratuko da besterik gabe.  

Global Training 2019 Erakundeakinformazioa (link)

Lehengo urratsa egin ondoren, eskatzaileak aukeratu duen erakunde gestoreak agindutako jarraibideei heldu beharko die izena ematerakoan eta hautapen prozesuan zehar.

 GALDERA ARRUNTAK atala irakurtzea gomendatzen da, informazio gehiago ematen da eta.

2. UPV/EHUn IZENA EMATEKO PROZESUA

Ondoren, UPV/EHUn izena eman eta hautapen prozesua azalduko da, ez beste inongoa. Beste erakunde gestore bat hautatuko balitz, eskatzaileak erakunde horren korporazio web gunera jo beharko du bertan argitaratutako informazioaren berri jasotzera.

Eskatzaileak argi daukanean zein erakundetan izena eman nahi duen, bidali beharreko dokumentazioa prestatu beharko du.

2.1 Formularioak. 2 formularioak bete behar dira (PDF eskabide orria eta web formularioa):

  1. Web Formularioa-Hemen.Webgunean dagoen web formularioa bete behar da. Ez da onartuko soilik web formularioaren bidez egindako izen ematerik
  2. Eskabide orria (pdf, 109 Kb). Paperean dagoen formularioa bete behar da eta ohiko postaz bidali (edo eskura eman) eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.

 

2.2. Eskariak igortzeko helbidea

Igorri beharrezko dokumentazioa (eskaera horria barne) emateko 3 aukera daude:

  1. Posta bidez igorri, Donostiako Nazioarteko Harremanetarako bulegoko helbidea zehaztuz (behean agertzen dena). Gutun-azalak posta-zerbitzuaren edo garraio-konpainiaren bidalketa-data izan behar du, epean bidali dela jakiteko.
  2. Donostiako Nazioarteko Harremanetarako bulegoan eskuan eman
  3. EHUko Erregistro Orokorren informazioa (helbidea, ordutegiak):
    • GIPUZKOA: Campuseko errektoreordetza; Ignacio Mª Barriola Ikasgelategia; Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostia) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar)
    • BIZKAIA: Errektoregoa (Leioa); Sarriko; Larrako Etxea; Bilboko Ingeniaritza Eskola(Bilbon eta Portugaleten).
    • ARABA: Campuseko errektoreordetza; Hezkuntza eta KIrol Fakultea - Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako atala
    • EHUko Erregistro Orokorren informazioa (helbidea, ordutegiak): https://www.ehu.eus/eu/web/idazkaritza-nagusia/erregistro-orokorra_ordutegia
DOKUMENTAZIOA BIDALTZEKO/EMATEKO HELBIDEA:
Iñigo González
UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetako bulegoa
Ignacio María Barriola eraikina, (Aulario), solairuartekoa.
Elhuyar plaza  1
20018 DONOSTIA

(!!) EZ DIRA ONARTUKO EMAIL-EZ BIDALITAKO ESKAERAK

 

2.3. Eskaerak egiteko epea:

Ekainaren 14tik uztailaren 16ra 

2.4. Igorri beharreko dokumentazioa

Honako hau egin beharko da beka eman duen erakundeari aurreko atalean jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko:

  1. Jaiotegunaren egiaztagiria (NAN, jaiotza-agiria edo jaiotzaren dokumentu fede- emailea).
  2. Curriculum vitaea.
  3. Bekadunak dagokion titulazioa –eta, hala badagokio, homologazioa– duela ziurtatzen duten egiaztagiriak, eskumena duen instantziak emandakoa. Hautaketa-prozesua amaitu baino lehen (urria, gutxi gorabehera) amaituta izan behar da unibertsitate-gradua edo goi-mailako lanbide-heziketa gradua. Horrenbestez aukera hauetakoren bat bidali beharko da:
    1. lortutako tituluaren fotokopia 
    2. titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria,
    3. dagokion titulazio osoaren proba gainditu izanaren espediente akademikoan jasotako nota.
    4. GAL irailean edo urrian aurkeztuz gero, espediente akademikoa bidali beharko da, horri buruzko informazio-oharrarekin batera (informazio gehiago nahi izanez gero, ikus GALDERA-MAILAK atala).
  4. Bestelako ikastaroak eta hizkuntza ziurtagiriak (edukiz gero): egindako ikastaroak eta eskuratutako hizkuntza tituluak egiaztatuko lituzketen agirien fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den ikastarorik edo titulurik.
  5. Esperientzia profesionala (edukiz gero): Esperientzia profesional agertzen duten dokumentuen fotokopia. Ez da aintzat hartuko, eskaera egiteko unean, behar bezala justifikatzen ez den esperientziarik
  6. Eskatutako hizkuntzaren egiaztagiria (B1 FP, B2 gradu unibertsitarioa), gehienez ere 4 urteko antzinatasuna izango duena. Halakorik izan ezean, maila-proba egin beharko da.
  7. Bekadunaren zeregin eta betebeharrak behar bezala burutzeko eragotz lezakeen gaixotasunik ez duela zehaztuko duen mediku-egiaztagiria (Ez du balio edozein ziurtagirik, ofiziala izan behar du. Non lortu daitekeen jakiteko eta informazio gehiagorako GALDERA ARRUNTAK atala ikusi)
  8. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duela ziurtatzen duen agiria, artikulu honetan zehaztutakoarekin bat etorriz (informazio gehiagorako GALDERA ARRUNTAK atala ikusi)
  9. Erantzukizunpeko adierazpena (eskaera orrian dago):
    1. Antzeko beka baten onuraduna ez izatea, artikulu honetan xedatutakoarekin bat.
    2. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
    3. Zerga-betebeharrak egunean izatea.
  10. Bi argazki, karnet tamainakoak, atzealdean izena idatzita.

(!) Oraindik gradua bukatu ez dutenek,  espediente akademikoa bidali beharko dute gradua bukatu ez dutela esanez, eta Gradu Amaierako Lana aurkeztu eta gero, gradua bukatu dutelaren ziurtagiria bidali beharko dute (hautaketa prosezua bukatu baino lehen - urrian gutxi gorabehera). Dokumentazioari edo epei buruzko ezbaiak izatekotan: inigo.gonzalez@ehu.eus / 943015986

Atzerrian edo espainiar ikastegi ez publikoetan lortutako tituluek homologatuta beharko dute egon, eskariak aurkezteko unean.

Aurten EZ da beharrezkoa kopia erkatuak/konpultsatuak aurkeztea inskripzioa egiteko unean. Fotokopiak erkatu gabe eman daitezke. Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, bekaren onuradunei jatorrizko dokumentazioa eskatuko zaie, izena ematean aurkeztu zituzten kopiak egiaztatzeko.