SICUE programa: Ikasle bisitariak
Sicue Deialdia 2024 – 2025
- SICUE
- Sicue HItzarmenak
- Kontsulta GRAL
- Praktikei buruzko informazioa
- UPV/EHUko koordinatzaileak
- UPV/EHUko ikastegiak
- Ostatuak
- EHUn egonaldia egiteko argibideak
- Inprimakia: Helduera ziurtagiria (pdf, 51 Kb)
Eska ezazu zure egonaldia
1. urratsa: Bidali formularioa .Epea ekainaren 7an amaituko da ( hori ere barne). Medikuntza, erizaintza, odontologia eta fisioterapia graduetan IZAN EZIK, formularioa bidaltzeko epea maiatzaren 31ra aurreratzen baita.
GARRANTZITSUA: Txandakako plazak eta practicumak eskaerak iritsi ahala esleituko dira
2. urratsa: Online erregistroa
- Gida: online erregistroa (pdf, 847 Kb)
Onlineko erregistroa uztailaren 15ra arte egin daiteke, nahiz eta aplikazioan jasota egon lehenengo lauhilerako epea ekainaren 30ean amaitzen dela.
Egiaztatutako arrazoiren bat izanez gero, irailean ere egin ahal izango da (UPV/EHUn hasi aurretik).
Asegurua
UPV/EHUk ez die asegururik egiten ikasle bisitariei:
- Ikasle bisitariak aseguru mediko publikoa edo pribatua izan behar du.
- 28 urtetik gorako ikasleek eta, SICUEren mugikortasunean zehar, erizaintza, medikuntza, laborategi, odontología eta fisioterapiako praktikak egingo dituzten ikasleek aseguru indibiduala izan beharko dute egonaldian zehar gerta litezkeen kontingentziak estaltzeko, baldin eta eskola aseguruak horietarako balio ez badu.
- Gainerako ikasleek jatorrizko matrikularen kopia bat aurkeztuko dute, non eskola asegurua adierazten den, edo, bereizita balego, eskola aseguruaren koia edo, bestela, aseguruaren poliza
OHARRA: Informa zaitez zure unibertsitatean eskola aseguruak duen estalduraz. Zure SICUE egonaldia estaltzen ez badizu, aseguru bat kontratatu beharko duzu. Gizarte Segurantzaren txartela edo aseguru mediko pribatu bat izateaz gainera.
UPV/EHUk SICUE ikasle bisitariei aseguru hau ematen die :
- IBILI asegurua (praktikak estaltzen ditu)
Oharra: UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ez du onartzen programatik kanpoko ikaslerik.