UPV/EHU: LA eta Beste Norakoak programak: ikasle bisitariak
Baldin eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, truke ikasle gisa, denboraldi bat ikasten eman nahi baduzu, kontuan hartu ondoko informazio hau:
ESKABIDEAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:
- Ikasurte osoa (2025eko irailetik 2026ko ekainera/uztailera): 2025eko apirilaren 15a
- 1. lauhilekoa (2025eko irailetik 2026ko urtarrilera): 2025eko apirilaren 15a
- 2. lauhilekoa (2026ko urtarriletik ekainera/uztailera): 2025eko urriaren 15a
* Egonaldia luzatuz gero, epemugak ez dira aldatuko.
* Gomendatzen dugu ez itxarotea epemuga horietara arte ikasle izendatuen dokumentazio osoa bidaltzeko; izan ere, etengabean jasotzen ditugu ezeztapenak, ikaslearen bisa lortzeko arazoengatik, bai izapidetze berantiarragatik, bai Kontsulatuetako saturazioagatik hilabete jakin batzuetan (azaro-abendua edo ekain-uztaila).