Hautapen prozesuaren etapak GLOBAL TRAINING 2023
1. Ingeleseko proba
Hautaketa prozesuko atal bat ingeleseko proba izango da, derrigorrezkoa (beherago zehazten diren kasuetan izan ezik). Ingeleseko proba erakunde bakoitzak egingo du, egokien deritzon moduan, baina betiere ere gutxieneko batzuk eskatuta.
Hautaketa prozesuan aurrera egiteko, enpresa edo eskaintza bakoitzak eskatutako gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da.
OHARRA: Ez dute ingeleseko proba egin beharko izena emateko unean hizkuntza titulu ofizialak aurkeztu dituztenak, baldin eta tituluaren antzinakotasuna ≤ 4 urte bada eta ondoko mailak ziurtatzen badute:
- unibertsitateko lizentziatu eta diplomatuek B2 mailaren parekoa
- LHkoek B1 maila
Gainerako guztiek nahitaez egin beharko dute proba.
2. Curriculuma aztertzea, merezimenduak ebaluatzea eta hautagai egokiak aukeratzea
Uztailean eta irailean. Merezimenduak baloratzerakoan, dokumentu-euskarria duten merezimenduak bakarrik hartuko dira kontuan. Horregatik gomendatzen da ikasketei, ikastaroei, lanbide-esperientziari eta hizkuntzei buruz dagoen dokumentazio guztia entregatzea, nahiz eta hautatutako eskaintzarekin lotura ez izan. Dena den garrantzi handiagoa izango duten eskaintzarekin eta eskatutako profilarekin zerikusia dutenek. Dokumentazioaren ebaluazioa izango da bai haren baliozkotasuna berrikustea, bai balorazioa egitea, hainbat ataletan banatuta:
- Titulazio nagusia
- Graduondoko titulazioa eta/edo ikastaroak (masterra, doktoregoa, hainbat ikastaro...)
- Lanbide-esperientzia (praktikak edo lana)
- Hizkuntzak (ofizialki lortutako tituluak).
Balorazio horren bidez, hizkuntza-mailarekin batera, elkarrizketa-fasera igaroko diren pertsonen sailkapena eta hautaketa egingo da, eskaintza bakoitzaren arabera.
3. Elkarrizketa pertsonalak
Balorazio onena duten hautagaiak irailean/urrian Donostian egingo diren elkarrizketa pertsonaletara igaroko dira.
UPV/EHUk hasierako hautapena egingo da 3-4 profil eskaintza bakoitzeko, enpresei igorriko dieguna, bertan erabaki dezaten azken hautatua nor den. Honetarako, profila berrikusi ahal izango dute (Currículum Vitae eta porfolioa zenbait kasutan) edo elkarrizketa pertsonalak egin beharra izan ahal dituzte Skype bidez. Azken erabakia enpresari dagokio eta horregatik ezin dugu ziurtatu elkarrizketarik egingo zaienik hautatutako guztiei.
Bekadunen azken esleipena urria-azaroa bitartean jakingo da, kasuan kasu.
4. Prestakuntza ikastaroa
Abenduan. Hautatuek prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, bi astetakoa, helburura abiatu aurretik.
5. Bisatuen gestioa
Azken hautatuak zeintzuk diren jakinda, lehenbailehen hasi beharra dago bisatuak gestionatzen, helburuko herrialdean behar badira.
Bekadunak egin behar du kudeaketa, UPV/EHUren laguntzarekin, beharrezko gaietarako (UPV/EHUk eman beharreko urratsei, beharrezko ziurtagiriak emateari eta abarri buruzko informazioa ematen du).
- Herrialde batzuetan ez da egoten zailtasun handirik bisatua eskuratzeko (Mexiko, Kolonbia edo Argentina esaterako).
- Beste herrialde batzuetan, ordea, AEBen kasu, bisatua lortu ahal izateko zenbait hilabete iragan behar dira (3 hilabete) eta garesti izaten da. UPV/EHUk diruz laguntzen du bisatua lortzen.
6. Helmugako herrialdera abiatzea
Irteerak, abenduan eta urtarrilean egingo dira (bisatuen tramitazioa eta abar).
Bekadunei emandako beka herrialde bakoitzak eskatutako bisatu edo baimenen mende egongo da
7. Ordainketak
- Bekadun bakoitzak 1.635euro (gordina) jasoko ditu hilean, helburuko herrialdea edozein delarik.
- Kopuru honi gizarte segurantzari egin beharreko kotizazioari dagokion zenbatekoa kendu beharko zaio (kopuru txikia) eta IRPFa. Bigarren ordainketan deskontatzen da.
- Aseguruak kontratatzeko zenbatekoa UPV/EHUren kargura joango dira, lehenengo sei hiletan.
- Ekonomi ekarpenen ordainketak hiru etapatan egingo dira:
- 1º ORDAINKETA Helburura abiatu aurretik Jaso beharreko guztiaren % 50
- 2º ORDAINKETA Beka hasi eta hiru hilabetetara Jaso beharreko guztiaren % 40
- 3º ORDAINKETA Beka amaitu eta amaierako txostena aurkeztu ondoren Jaso beharreko guztiaren % 10
- Mantentze, lojamendu, bidaia eta bisatua gestionatzeko gastuak bekadunak jasoko duen ekarpenaren kontura ordaindu beharko dira. Garrantzitsua da honako hau kontutan hartzea, helburuko tokia aukeratzerakoan (bizitza maila, bidaiaren kostua, bisatuen gastua eta beste) eta herrialde bakoitzaren bizi-kostuaren berrikuspena egitea.