GUIA_ALUMNADO_TRANSPORTE

Garraioa eta tokialdatzeak

Nola iritsi UPV/EHUra. Campusera doan garraio publikoaren ibilbideak

Arabako Campusa

Vitoria-Gasteiz hiri berdea da: oinez eta bizikletaz joan zaitezke era eroso eta atseginean hiriko edozein tokitara, campusera barne.

Campusera iristen diren autobus-lineak:

  • L8 da UPV/EHU Vitoria-Gasteizko ia auzo guztiekin lotzen duen linea biribila.
  • L9, Gamarra-Zumaquera: hiria zeharkatzen du iparraldetik hegoaldera eta campusetik hurbil geratzen da.
  • L3, Betoño-Zumaquera: campusetik hurbil geratzen da.

 

 

Bizkaiko Campusa

Bilboko metro-linea guztiak

Bilbo nahiko hiri handia da, baina oinez irits zaitezke ia edozein auzotara. Metroa eta tranbia dira garraiobiderik azkarrenak eta erosoenak hirian mugitzeko.

Bilbon dauden fakultateak eta unibertsitate-eskolak (Kokapenaren mapa)

  • Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
  • Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
  • Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
  • Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

Portugalete

  • Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa

Barakaldo

  • Meatzeen eta Herri Lanen  Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola

 

Leioa-Erandio inguruan dauden fakultate eta unibertsitate-eskoletara iristeko:

 

Gipuzkoako Campusa (Donostia-San Sebastián)

 

Donostia-San Sebastián hiri tamaina ertainekoa da, eta, beraz, bertan mugitzea nahiko erraza da. Hainbat autobus-linea iristen dira campusera:

Grosetik campusera

  • 40 linea, GROS-ANTIGUO-IGARA
  • 33 linea, LARRATXO-INTXAURRONDO-BERIO

Amaratik campusera

  • 24 linea, ALTZA-GROS-ANTIGUO-INTXAURRONDO

Erdigunetik campusera

  • 5 linea, BENTA-BERRI
  • 25 linea, BENTA-BERRI-AÑORGA

 

  • Linea, ibilbide eta ordutegi guztiak kontsultatzeko: www.dbus.es
  • Garraio-bonoak - BONOBUSA, LURRALDE BUSA, 10 EGUNEKO TXARTEL TURISTIKOA

 

Donostia-San Sebastianeko bidegorrien mapa

  Bidegorrien mapa

Euskaditik kanpo eta barruan mugitzea

Euskadin mugitzea

Trenbide-linea berri batek Euskadiko hiru hiriburuak lotuko ditu laster; gaur egun, hala ere, lotura azkarrak daude errepidez autonomia-erkidegoko hiri nagusien artean:

  • Bilbo-Donostia-Bilbo: PESA konpainiak bi hiriburuak lotzen ditu ordubete eta 10 minututan. Autobusak orduro aritzen dira eta gutxi gorabeherako prezioa 10 eurokoa da. Kontsulta ordutegiak webgune honetan: www.pesa.net
  • Gasteiz-Donostia-Gasteiz: ALSA konpainiak hainbat bidaia egiten ditu Vitoria-Gasteiztik eta Vitoria-Gasteizera. Ibilbidea ordubete eta 20 minutukoa da eta txartelaren prezioa 6 euro ingurukoa.
  • Bilbo-Gasteiz-Bilbo:  LA UNIÓN-LA BURUNDESAren autobusa har daiteke Vitoria-Gasteizko autobus-geltokira eta alderantziz Bidaia ordubetekoa da eta gutxi gorabeherako prezioa 6 eurokoa. Zehaztasun gehiagorako, kontsultatu:  www.autobuseslaunion.com.

 

Beste lurralde eta herrialde batzuk bisitatzeko

Euskadik komunikazio ona dauka Penintsulako hiri nagusiekin eta hemendik erraz asko bidaia dezakezu Frantziara eta Portugalera ere.

Madril eta Bartzelona:

  • Hegazkinez: Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastianeko aireportuek eguneroko hegaldiak dituzte Madrilera eta Bartzelonara. Hala ere, Loiuko aireportua (Bilbo) da gure autonomia-erkidegotik irteteko gehien erabiltzen dena eta eskuragarriena.
  • Trenez: RENFE konpainiaren ALVIA trenek hiru hiriburu euskaldunak Madril eta Bartzelonarekin konektatzen dituzte egunero. Baldintzak, promozioak eta ordutegiak ezagutzeko, kontsultatu webgunea: promozioak, prezioak eta ordutegiak.
  • Autobusez: ALSAk hainbat autobus ditu Bilbotik, Vitoria-Gasteiztik eta Donostia-San Sebastianetik Madrilera. Ibilbidea 4 ordu - 5 ordu eta erdi artekoa da, ibilaldiaren eta geldialdien arabera. www.alsa.com. VIBASA Bartzelonara doa (geldialdiak Sants eta Nord) egunean hainbat aldiz: www.vibasa.es.

Paris, Lisboa eta beste hiriburu europar batzuk:

  • Hegazkinez: Hegaldi zuzenak har ditzakezu Lisboara, Parisera eta beste hiriburu europar batzuetara Bilboko aireportutik. www.aena.es.
  • Trenez: Oso erraza da Parisera trenez heltzea Donostia-San Sebastianetik. Frantziako Abiadura Handiko Tren Sareak hainbat ibilaldi egiten ditu egunero hiriburuaren (Paris-Montparnasee) eta Hendaiaren artean. Hendaiara iristeko, EUSKOTREN Easo plazako terminaletik irteten da eta gutxi gorabehera 40 minututan iristen da lehen herri frantsesera:  www.euskotren.es
  • Lisboara edo beste hiriburu europar batzuetara bidaiatzeko gaueko trena (ohatzeak edo jesarlekuak) har dezakegu RENFErekin. Ordutegiei eta prezioei buruzko informazio gehiago eskuratzeko:  jomugak, ordutegiak eta prezioak.