Galdera Arruntak GLOBAL TRAINING 2023
-IZENA EMAN BAINO LEHEN…
- Lehenago eskatu nuen Global Training beka bat baina ez ninduten hautatu, eskatu ahal dut berriro?
- Bai, eskatzen diren baldintzak betez gero.
- Lehenago parte hartu nuen Global Training beka batean baina ez zuen izan 6 hilabete baino gehiagoko luzeera, eskatu ahal dut berriro?
- Ez.
- Bateragarria da 6 hilabeteko mugikortasunak eskaintzen duten beste programekin?
- Erasmus programarekin bateragarria da
- Atzerrian praktikak eskaintzen dituzten beste programekin bateragarria da, soilik praktika horiek gradukoak edo master batekoak badira.
-IZENA EMATEKO PROZESUA
-
Grado Titulua
- Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?
- Bai.
- Aurten amaituko dut gradua, baina ikasturtea ofizialki GLOBAL TRAINING deialdia itxi eta gero amaituko da, honek esan nahi al du izena ezin dudala eman?
- Tituladuna izan behar da elkarrizketa pertsonalak amaitzen diren unean (urria, gutxi gorabehera). Une horretarako, hautagaiek 3 dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko dute: 1)Titulua, 2)Titulu-eskaeraren gordekina, hura emateko eskubideak ordaindu dituela egiaztatzeko dokumentuarekin, 3) Ikasketa-espedienteko oharra, zeinetan adierazten baita gainditu duela titulazioari dagokion proba orokorra eta ordaindu dituela titulua lortzeko eskubideak.
- GAL irailean aurkeztuz gero, espediente akademikoa bidali beharko da inskripzioa egiteko unean, GAL falta dela azaltzen duen oharrarekin batera.
- Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?
-
Merezimenduak ebaluatzeko bidali behar den dokumentazioa
- Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin dut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak eta bestetzuk ez, GUZTIAK sartu ahal ditut hezkuntza osagarriaren atalean?
- Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
- Ez dut esperientziarik nire ikasketa arloan, baina lan esperientzia dut beste arlo batzuetan, gehitu ahal ditut lan hauek lan esperientzia moduan?
- Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
- Zer aurkeztu ahal dut lan esperientzien ziurtagiri moduan?
- Lan bizitza, kontratuak, praktika hitzarmenak. Dokumentazio horren ezean, esperientzia horiek justifikatuko luketen agiri edo gomendio gutunak, kasuan kasuko enpresek emanak. Jatorrizkoaren kopiak behar dira izan.
- Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin dut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak eta bestetzuk ez, GUZTIAK sartu ahal ditut hezkuntza osagarriaren atalean?
-DATA GARRANTZITSUAK
-
Ingelesezko probak
- Noiz izango dira ingelesezko probak? Irail amaieran. Posta elektronikoaren bidez eta webgunean iragarritako jakinaraziko dugu.
- Nahitaezkoa da ingelesezko proba egitea? Bai, salbu eta B2 titulua izan, gehien dela, lau urtetatik hona ateratakoa.
- Beharrezkoa al da B2 atera ingelesezko proban bekarako aukerarik izateko? Ez. Eskaintza bakoitzean eskaturikoaren arabera. Batzuetan, kasuan kasuko ezaugarriengatik edo herrialdearengatik, ingelesaren goi jakite maila duten pertsonak behar izaten dira, besteetan ez.
- Ingeleseko proba online egin al daiteke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
-
Elkarrizketak
- Noiz izango dira elkarrizketa pertsonalak? Urrian.
- Guztiek egin behar al dute elkarrizketa? Ez, eskari bakoitza balioetsiko dugu eta onenak elkarrizketa pertsonaletara iraganen dira.
- Elkarrizketak Skype bidez egin al daitezke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
-
Hautaketa prozesua
- UPV/EHUk erabakitzen al ditu azkenean hautatuko direnak? Ez. UPV/EHUk prozesuaren % 95a egiten du, baina azken erabakia enpresari dagokio. 3-4 profilik onenak enpresari igortzen dizkiogu eta haiek egiten dute aukeraketa, zenbaitetan hautagaiei elkarrizketak eginda Skype bidez.
- UPV/EHUk aukeratzen ez banau, nire profila igortzen al zaio Global Training bekak gestionatzen dituen beste erakunde bati? Baliteke kasuren batean hautagaiak beste erakunde bati trukatzea.
- Noiz esango litzaiguke hautatuta gaudela? Urrian edo azaroan.
- Noiz abiatzen da jendea helburuko tokietara? Azaro eta urtarila bitartean
-BEHIN HAUTAKETA EGINDA…
- Nahitaezkoa al da prestakuntza ikastaroa? Non egingo da? Nahitaezkoa da azken hautatuentzat. Tokia jendearen jatorriaren araberakoa hautatuko da edo taldeak nola antolatuko diren.
- Alta ematen al zaie bekadunei gizarte segurantzan? Bai, bekadunentzat oso kotizazio txikia (batez beste, 56,9€ hileko) dakarren araubide berezi batean, langabeziarako metagarria EZ dena, baina bai lan bizitzari dagokionean. Dirua bekaren horniduratik deskontatzen zaie.
-PRAKTIKA ESKAINTZAK
- Deialdia irekitzerakoan argitaratuko dira
- 2022ko eskaintzak izango dira? Ez. 2023an eskaintza batzuk aldatuko ditugu.
- UPV/EHUren eskaintza bat baino gehiago aukeratu ahal dut? Bai. Lehenespenaz ordenatu behar dituzu.
- Kontutan hartzen al da nire hautua formularioan markatu ditudan eskaintza guztietan? Markatu duzun lehenespena errespetatzen dugu. Zenbait eskaintza aukeratuta, ez dira galduko profil interesgarriak, baina ez du esan nahi hautaketa prozesu guztietan parte hartuko denik. Elkarrizketan adostuko da bekadunarekin lehiatu nahi duen eskaintza.
- Norberaren hautagaitzak aurkeztu ahal dira? Ez, helburuko tokia UPV/EHUren eskaintzen katalogotik aterako da.
- Ez dago neure profilari zehazki dagokion eskaintzarik, baina zenbaiti interesgarri deritzot, eman ahal dut izena? Bai. Zenbait kasutan profilak irekiak dira edo eginkizun eta proiektuak ez datoz profil zehatz bati loturik (nahiz enpresak bidalitako deskribapenean hala agertu). Uste dugu eskatzaile bakoitzak jakin badiela zeintzuk eginkizun egin ditzakeen eta zeintzuk ez.zuk ez.
-BIDALI BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
- Non eman behar da dokumentazioa?
- Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING 2023 atalaren 2. puntua ikusi.
- Posta elektronikoz (e-mail) bidali daiteke? Ez
- Izena emateko prozedurarako azalpenak GLOBAL TRAINING 2023 atalaren 2. puntua ikusi.
- Erroldatze ziurtagiria
- Zer da? Euskal Herriko autonomi erkidegoan administrazio auzotasuna egiaztatzeko agiria; hau da, erroldagiria.
- Non eskuratu? Eskatzailea bizi deneko herriko udaletxean eskatu ohi da.
- Ziurtagiria ez badut edo urte bat baino gutxiagokoa bada, izena eman ahal dut? Ez. Gutxienez urtebetekoa izan behar da 2022ko urtarrilaren 1ean.
- Betidanik Euskal Herriko autonomi erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten ikasketak direla eta, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan dut. ¿izena eman dezaket? Bai. Behar bezala justifikatuta badago.
- Betidanik Euskal Herriko autonomi erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten lana dela eta, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan dut. ¿izena eman dezaket?
Erroldaren antzinatasun-baldintza betetzen den ala ez araberakoa izango da: "Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan."
Beste edozein arazotarako, hona jo:
od.international@ehu.eus 943 01 59 86 / 943 01 5738