Galdera Arruntak GLOBAL TRAINING 2021
-IZENA EMAN BAINO LEHEN…
- Lehenago eskatu nuen Global Training beka bat baina ez ninduten hautatu, eskatu ahal dut berriro?
- Bai, eskatzen diren baldintzak betez gero.
- Lehenago parte hartu nuen Global Training beka batean baina ez zuen izan 6 hilabete baino gehiagoko luzeera, eskatu ahal dut berriro?
- Ez. Dena den, COVID19-k 2019ko deialdian izan zuen eragina kontuan hartuta, hainbat salbuespen egongo dira aurtengo deialdian. BALDINTZAK atala irakurtzea gomendatzen da.
- Bateragarria da 6 hilabeteko mugikortasunak eskaintzen duten beste programekin?
- Erasmus programarekin bateragarria da
- Atzerrian praktikak eskaintzen dituzten beste programekin bateragarria da, soilik praktika horiek gradukoak edo master batekoak badira.
-IZENA EMATEKO PROZESUA
-
Grado Titulua
- Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?
- Bai.
- Aurten amaituko dut gradua, baina ikasturtea ofizialki GLOBAL TRAINING deialdia itxi eta gero amaituko da, honek esan nahi al du izena ezin dudala eman?
- Eskatzaile guztiak elkarrizketa pertsonalak bukatuko diren momentuan (Iraila amaiera gutxi gorabehera) gradua bukatuta izan beharko dute (GRAL barne). Izena emateko momentuan espediente akademikoa bidali beharko dute.
- Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?
-
Merezimenduak ebaluatzeko bidali behar den dokumentazioa
- Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin dut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak eta bestetzuk ez, GUZTIAK sartu ahal ditut hezkuntza osagarriaren atalean?
- Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
- Ez dut esperientziarik nire ikasketa arloan, baina lan esperientzia dut beste arlo batzuetan, gehitu ahal ditut lan hauek lan esperientzia moduan?
- Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
- Zer aurkeztu ahal dut lan esperientzien ziurtagiri moduan?
- Lan bizitza, kontratuak, praktika hitzarmenak. Dokumentazio horren ezean, esperientzia horiek justifikatuko luketen agiri edo gomendio gutunak, kasuan kasuko enpresek emanak. Jatorrizkoaren kopiak behar dira izan.
- Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin dut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak eta bestetzuk ez, GUZTIAK sartu ahal ditut hezkuntza osagarriaren atalean?
-DATA GARRANTZITSUAK
-
Ingelesezko probak
- Noiz izango dira ingelesezko probak? Uztail amaieran. Posta elektronikoaren bidez eta webgunean iragarritako jakinaraziko dugu.
- Nahitaezkoa da ingelesezko proba egitea? Bai, salbu eta B2 titulua izan, gehien dela, lau urtetatik hona ateratakoa. OHARRA: aurten ingeleseko baldintza aldatu da, ez da C1 eskatuko, B2 maila baizik.
- Beharrezkoa al da B2 atera ingelesezko proban bekarako aukerarik izateko? Ez. Eskaintza bakoitzean eskaturikoaren arabera. Batzuetan, kasuan kasuko ezaugarriengatik edo herrialdearengatik, ingelesaren goi jakite maila duten pertsonak behar izaten dira, besteetan ez.
- Ingeleseko proba online egin al daiteke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
-
Elkarrizketak
- Noiz izango dira elkarrizketa pertsonalak? Irailean eta Urrian.
- Guztiek egin behar al dute elkarrizketa? Ez, eskari bakoitza balioetsiko dugu eta onenak elkarrizketa pertsonaletara iraganen dira.
- Elkarrizketak Skype bidez egin al daitezke? Behar bezala justifikatuta badago, bai.
-
Hautaketa prozesua
- UPV/EHUk erabakitzen al ditu azkenean hautatuko direnak? Ez. UPV/EHUk prozesuaren % 95a egiten du, baina azken erabakia enpresari dagokio. 3-4 profilik onenak enpresari igortzen dizkiogu eta haiek egiten dute aukeraketa, zenbaitetan hautagaiei elkarrizketak eginda Skype bidez.
- UPV/EHUk aukeratzen ez banau, nire profila igortzen al zaio Global Training bekak gestionatzen dituen beste erakunde bati? Baliteke kasuren batean hautagaiak beste erakunde bati trukatzea.
- Noiz esango litzaiguke hautatuta gaudela? Urrian edo azaroan.
- Noiz abiatzen da jendea helburuko tokietara? Azaro eta otsaila bitartean
-BEHIN HAUTAKETA EGINDA…
- Nahitaezkoa al da prestakuntza ikastaroa? Non egingo da? Nahitaezkoa da azken hautatuentzat. Tokia jendearen jatorriaren araberakoa hautatuko da edo taldeak nola antolatuko diren. Online izan daiteke
- Alta ematen al zaie bekadunei gizarte segurantzan? Bai, bekadunentzat oso kotizazio txikia (batez beste, 59€ hileko) dakarren araubide berezi batean, langabeziarako metagarria EZ dena, baina bai lan bizitzari dagokionean. Dirua bekaren horniduratik deskontatzen zaie.
-PRAKTIKA ESKAINTZAK
- Deialdia irekitzerakoan argitaratuko dira
- 2019ko eskaintzak izango dira? Ez. 2021ean eskaintza batzuk aldatuko ditugu.
- UPV/EHUren eskaintza bat baino gehiago aukeratu ahal dut? Bai. Lehenespenaz ordenatu behar dituzu.
- Kontutan hartzen al da nire hautua formularioan markatu ditudan eskaintza guztietan? Markatu duzun lehenespena errespetatzen dugu. Zenbait eskaintza aukeratuta, ez dira galduko profil interesgarriak, baina ez du esan nahi hautaketa prozesu guztietan parte hartuko denik. Elkarrizketan adostuko da bekadunarekin lehiatu nahi duen eskaintza.
- Norberaren hautagaitzak aurkeztu ahal dira? Ez, helburuko tokia UPV/EHUren eskaintzen katalogotik aterako da.
- Ez dago neure profilari zehazki dagokion eskaintzarik, baina zenbaiti interesgarri deritzot, eman ahal dut izena? Bai. Zenbait kasutan profilak irekiak dira edo eginkizun eta proiektuak ez datoz profil zehatz bati loturik (nahiz enpresak bidalitako deskribapenean hala agertu). Uste dugu eskatzaile bakoitzak jakin badiela zeintzuk eginkizun egin ditzakeen eta zeintzuk ez.zuk ez.
-BIDALI BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
- Non eman behar da dokumentazioa?
- EHUren 3 campusetan dauden Erregistroetan. Kopia kompultsatuak ez dira beharrezkoak. EHUko Erregistroen informazioa hemen: https://www.ehu.eus/es/web/idazkaritza-nagusia/erregistro-orokorra_ordutegia
- Postaz bidali daiteke? Bai, igorpen-data agertu behar da gutun-azalean.
- OHARRA: Kontuan hartzen den data, igorpen-data da, ez dokumentazioa jasotzen dugun eguna.
- Posta elektronikoz (e-mail) bidali daiteke? Ez
- Erroldatze ziurtagiria
- Zer da? Euskal Herriko autonomi erkidegoan administrazio auzotasuna egiaztatzeko agiria; hau da, erroldagiria.
- Non eskuratu? Eskatzailea bizi deneko herriko udaletxean eskatu ohi da.
- Ziurtagiria ez badut edo urte bat baino gutxiagokoa bada, izena eman ahal dut? Ez. Gutxienez urtebetekoa izan behar da 2021ko urtarrilaren 1ean.
- Betidanik Euskal Herriko autonomi erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten ikasketak direla eta, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan dut. ¿izena eman dezaket? Bai. Behar bezala justifikatuta badago.
- Betidanik Euskal Herriko autonomi erkidegoan auzotasuna izan dut, baina aurten lana dela eta, Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo bizi behar izan dut. ¿izena eman dezaket?
Erroldaren antzinatasun-baldintza betetzen den ala ez araberakoa izango da: "Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan."
- Medikuaren ziurtagiria
Beste edozein arazotarako, hona jo:
Iñigo González inigo.gonzalez@ehu.eus 943 01 59 86