Galdera Arruntak Global Training
UPV/EHUren eskaintza bat baino gehiago aukeratu ahal dut?
Bai. Lehenespenaz ordenatu behar dituzu.
Kontutan hartzen al da nire hautua formularioan markatu ditudan eskaintza guztietan?
Markatu duzun lehenespena errespetatzen dugu. Zenbait eskaintza aukeratuta, ez dira galduko profil interesgarriak, baina ez du esan nahi hautaketa prozesu guztietan parte hartuko denik. Elkarrizketan adostuko da bekadunarekin lehiatu nahi duen eskaintza.
Gaur egun ikasten ari naiz, baina baditut lehenago amaitutako unibertsitate ikasketak (adibidez, diplomatura bat), eman ahal dut izena?
Bai.
Aurten amaituko dut gradua, baina ikasturtea ofizialki GLOBAL TRAINING deialdia itxi eta gero amaituko da, honek esan nahi al du izena ezin dudala eman?
Titulua (edo tasen ordainketaren ziurtagiria) eskuratu ez arren, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango da, baldin eta bertan zehazten bada graduko kreditu guztiak gaindituta daudela (gradu amaierako proba/proiektua barne dela). Hautatuta izanez gero, titulurako tasen ordainagiria aurkeztu beharko da.
Ez dago neure profilari zehazki dagokion eskaintzarik, baina zenbaiti interesgarri deritzot, eman ahal dut izena?
Bai. Zenbait kasutan profilak irekiak dira edo eginkizun eta proiektuak ez datoz profil zehatz bati loturik (nahiz enpresak bidalitako deskribapenean hala agertu). Uste dugu eskatzaile bakoitzak jakin badiela zeintzuk eginkizun egin ditzakeen eta zeintzuk ez.zuk ez.
Ez dut masterrik, baina zenbait ikastaro egin dut, batzuk nire ikasketen arloari lotuak eta bestetzuk ez, GUZTIAK sartu ahal ditut hezkuntza osagarriaren atalean?
Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
Ez dut esperientziarik nire ikasketa arloan, baina lan esperientzia dut beste arlo batzuetan, gehitu ahal ditut lan hauek lan esperientzia moduan?
Zalantzarik ez. Hautagaiek dokumentazio guztia sartu ahal dituzte, beren ikasketen arloari lotuta edo ez, baldin eta uste badute balioespen prozesuan puntuak lortu ahal dituztela. Bistakoa ere bada, ikasketen arloari ahalik eta lotuen egon, puntuazio gehiago lortuko dutela prozesuan.
Zer aurkeztu ahal dut lan esperientzien ziurtagiri moduan?
Lan bizitza, kontratuak, praktika hitzarmenak. Dokumentazio horren ezean, esperientzia horiek justifikatuko luketen agiri edo gomendio gutunak, kasuan kasuko enpresek emanak. Jatorrizkoaren kopiak behar dira izan.
Noiz izango dira ingelesezko probak?
Uztail amaieran. Posta elektronikoaren bidez eta webgunean iragarritako jakinaraziko dugu.
Nahitaezkoa da ingelesezko proba egitea?
Bai, salbu eta C1 titulua izan, gehien dela, lau urtetatik hona ateratakoa.
Beharrezkoa al da C1 atera ingelesezko proban bekarako aukerarik izateko?
Ez. Eskaintza bakoitzean eskaturikoaren arabera. Batzuetan, kasuan kasuko ezaugarriengatik edo herrialdearengatik, ingelesaren goi jakite maila duten pertsonak behar izaten dira, besteetan ez.
Noiz izango dira elkarrizketa pertsonalak?
Irailean.
Guztiek egin behar al dute elkarrizketa?
Ez, eskari bakoitza balioetsiko dugu eta onenak elkarrizketa pertsonaletara iraganen dira.
Elkarrizketak Skype bidez egin al daitezke?
Behar bezala justifikatuta badago, bai.
UPV/EHUk erabakitzen al ditu azkenean hautatuko direnak?
Ez. UPV/EHUk prozesuaren % 95a egiten du, baina azken erabakia enpresari dagokio. 3-4 profilik onenak enpresari igortzen dizkiogu eta haiek egiten dute aukeraketa, zenbaitetan hautagaiei elkarrizketak eginda Skype bidez.
Alta ematen al zaie bekadunei gizarte segurantzan?
Bai, bekadunentzat oso kotizazio txikia (batez beste, 42€ hileko) dakarren araubide berezi batean, langabeziarako metagarria EZ dena, baina bai lan bizitzari dagokionean. Dirua bekaren horniduratik deskontatzen zaie.
UPV/EHUk aukeratzen ez banau, nire profila igortzen al zaio Global Training bekak gestionatzen dituen beste erakunde bati?
Aurreko urteetan bide ematen zen kasu horietarako erreserbako erakunde bat adierazteko. Aurtengoan, berriz, ez da aukera hori eskaintzen, baina baliteke kasuren batean hautagaiak elkarri trukatzea. Zaila da, bekak, oro har, erakunde bakoitzeko bekadunekin bete ohi direlako, nahiz gerta daitekeen.
Nahitaezkoa al da prestakuntza ikastaroa? Non egingo da?
Nahitaezkoa da azken hautatuentzat. Tokia jendearen jatorriaren araberakoa hautatuko da edo taldeak nola antolatuko diren.
Noiz abiatzen da jendea helburuko tokietara?
Azaro eta abendu bitartean eta, kasuren batean, urtarrilean.
Noiz esango litzaiguke hautatuta gaudela?
Urrian, gutxi gora behera.
Norberaren hautagaitzak aurkeztu ahal dira?
Ez, helburuko tokia UPV/EHUren eskaintzen katalogotik aterako da.
Lehenago eskatu nuen Global Training beka bat baina ez ninduten hautatu, eskatu ahal dut berriro?
Bai, eskatzen diren baldintzak betez gero.
Informazio gehiago lortzeko, ikusi programaren webgunearen gainerako atalak.
Beste edozein arazotarako, hona jo:
Iñigo González
943 01 5986