Nola izan GAHko irakaslea

Online sinkronoa. 2025eko urriaren 17tik azaroaren 29ra.
Ikasle hauei zuzenduta dago berariaz ikastaroa:
Beste titulu batzuetako graduatuek, lizentziatuek eta ikasleek ere parte hartu dezakete ikastaroan, baina hizkuntzen, filologiaren edo hizkuntzalaritzaren irakaskuntzarekin lotutako prestakuntzarik ez badute, aldez aurretik bibliografia hau irakurtzea komeni da, prestakuntza hobeto egiteko:
Garrantzitsua: Kontuan hartu behar da ikastaroa atzerritarrek espainola ikastera (ELE: espainola atzerriko hizkuntza) bideratuta dagoela, beraz, komeni da gaztelaniari buruzko oinarrizko ezagutza izatea.
Ostiral eta larunbatetan 2025eko urriaren 17tik azaroaren 29ra (urriaren 31a eta azaroaren 1a izan ezik)
Eskola-orduak, guztira: 60
Ikastaroa Zoom plataformaren bidez emango da. Ikasleek bere konexioa ziurtatzeko eta parte hartzeko behar diren baldintza teknikoak izan beharko dituzte:
- Interneterako konexioa duen ekipoa (banda zabala) eta bateragarriko nabigatzailea (Internet Explorer edo Mozilla Firefox).
- Mikrofonoa eta webkam.
Hona zer egin behar den matrikulatzeko:
Matrikularen zenbatekoa 480 eurotakoa da. Zenbateko horri ikastaroaren ziurtagiri ofizialari dagokiona gehitu beharko zaio (ikus akreditazioaren atala).
UPV/EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek 4€ ordaindu beharko dituzte nahitaezko aseguruarengatik, Berezko Ikasketen Arautegiko 73. artikuluak jaso bezala.
Matrikula osatzeko, banku-transferentzia egin behar da hurrengo zenbakiko kontura:
Ikastaroa burutzeko, gutxienez 16 pertsona matrikulatu beharko dira urriaren 3a baino lehen. Gutxieneko ikasle kopuru horretara iristen ez bada eta, beraz, ikastaroa egiterik ez badago, matrikularen zenbateko osoa itzuliko zaie ordaindu duten ikasleei. Ikastaroan gehienez ere 40 ikasle onartuko dira.
Ikastaro honetako parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala (dokumentazio osoa barne) hautatuko dira.
Ikastaro honetan parte hartu nahi dutenek dokumentazioa eskuz edo helbide elektroniko honetara bidalita aurkez dezakete:
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Ikasle bisitarientzako hizkuntza-ikastaroak
Harremanetarako pertsona: María Carpintero
Nazioarteko Harremanen Bulegoa - Beheko solairua
Comandante Izarduy, 2
01006 Vitoria-Gasteiz
Tel.: (34) 945 013356
Helbide elektronikoa: cursosidiomas@ehu.eus
Ziurtagiri ofiziala lortzeko, parte hartzen duten ikasleek asistentzia aktiboa izan beharko dute (bertaratze hutsegiteek, arrazoia edozein dela ere, ezin izango dute ikastaroaren iraupen osoaren %15a gainditu), eta ikastaroan zehar planteatzen diren etengabeko ebaluazioko lanak ere egin beharko dituzte.
Lanak, banakako eta taldeko jarduerak izango dira, eta ikastaroko saioetan egingo dira: adibide praktiko eta teorikoen analisia, ELE eta EL2ren materialena, jardueren diseinu laburrak, landutakoari buruzko hausnarketak bateratu, saioan Kahoot, Padlet eta abarren bidez ikusitako edukiak ebaluatu, etab.
Beharrezkoa/nahitaezkoa izango da, halaber, saio bakoitzaren amaieran ponentzia bakoitzari dagokion balorazio inkesta egitea eta entregatzea, baita ikastaroaren amaierako inkesta orokorra ere. Saio bakoitzeko hizlariak eta ikastaroaren koordinatzaileak jardueren eta lanen jarraipena egingo dute, eta ikasleen txateko parte hartze aktiboa baloratuko dute.
Ikastaroaren ziurtagiri ofiziala eskuratzeko, ikasleek web orri honetara jo eta han agertzen diren tasak ordaindu beharko dituzte: https://www.ehu.eus/eu/web/complementarios/ziurtagiri-eskaria
Bestalde, ikastaro hau UPV/EHUko graduko ikasketetan onartu ahal izango da, gehienez ere 2 ECTS krediturekin. Ikastaroetako Idazkaritzak agiri bat bidaliko die interesa duten ikasleei, dagokien idazkaritzan edo departamentuan kredituak eskatzeko.
Kredituak aitoritzeari buruzko informazio gehiago.