Erasmus+, LA, BN 2024-25 Deialdia (gradua eta masterra)
LA eta BN helmugetarako
- Zer izapide egin beharko ditut nire mugikortasunean zehar? Jarraibide hauei kasu egin.
- Hemen topatuko dituzu egonaldiaren jarraipenerako inprimakiak, zeinak zure mugikortasuneko errekonozimendu akademikoa lortzeko beharrezkoak diren.
- Nola aukeratu helmugako unibertsitean ikasiko ditudan ikasgaiak? Hitzarmen akademikoa bete beharko duzu zure koordinatzaile akademikoaren laguntzarekin, GAURen bitartez.
Konpromiso akademikoa egiteko eskuliburua.
- Beharrezkoa da aseguru mediko bat kontratatzea? BAI. Gainera, ziurtatu behar duzu kontratatzen duzun aseguru horrek EHUren eskakizunak betetzen dituela, bai eta helmugako unibertsitateak ezartzen dituen baldintzak ere. Informa zaitez hemen.
- Ikasten denbora gehiago geratu naiteke helmugan? Zure mugikortasuneko plaza EHUko lehenengo lauhilekoan burutuko bada soilik eta HEMEN azaltzen diren baldintzak bete eta zehazten diren izapideak egiten badituzu.
- Norako batzuetarako bisatua izapidetzea beharrezkoa da. Informazio gehiago kontsulta dezakezu HEMEN.