ERASMUS-PAISES-ASOCIADOS

ERASMUS+ : Europar Batasuneko herrialdeen eta beste herrialde kideen arteko mugikortasun programa , "Nazioarteko Kreditu Mugikortasuna" izenarekin ezagutzen dena

 

2015/16 ikasturtetik aurrera Erasmus+ programak aukera ematen du mugikortasunak egiteko programako kide diren herrialdetako unibertsitateen eta Europar Batasunaren herrialde kideetako unibertsitateen  artean   (munduko beste herrialdetako unibertsitateak). 

 

Ekimen hau ikasleei eta unibertsitateko langileei zuzendurik dago; bai UPV/EHUtik kanpora joateko, bai UPV/EHUra etortzeko:

  • Ikasleak: UPV/EHUren kidea den beste unibertsitate batean ikasketa egonaldia egiteko aukera, atzerrian egindako ikasketak aintzatetsiz eta diruz lagunduta.
  • Langileak: UPV/EHUren kidea den unibertsitate batean irakaskuntza edota trebakuntza egonaldia egiteko aukera diruz lagunduta.

 

Gaur egun, UPV/EHUk 2018, 2019 eta 2020 "Nazioarteko Kreditu Mugikortasuna" deialdiko proiektuak kudeatzen ditu:

 

 

Informazio gehiago behar izanez gero:

UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoa

Posta elektronikoa: pc.international@ehu.eus
Telefono zenbakia: +34 943 015127

 

Erasmus+ ICM proiektuak Europar Batasuneko Erasmus+ programaren bidez finantzatzen dira. Web orri honen edukia UPV/EHUren erantzukizun esklusiboa da, eta Europako Batzordea eta Servicio Español para la Internacionalización de la Educación (SEPIE) ez dira hemen zabaldutako informazioa erabiltzearen erantzule.

 

Informazio gehiago SEPIE / Goi-mailako hezkuntza / KA107