ERACON 2025
Deialdia
-
Deialdia: 2024eko Azaroaren 28koa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Arloko Errektoreordearena, onartzeko laguntza deialdiaren oinarriak ERACON 2025 azokan parte har dezaten UPV/EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta Teknikariek Eta Kudeaketako Eta Administrazio Eta Zerbitzuetako Langileek (TEKAZEL).
-
Gutxienez hiru egunez finantzatuko da azokan parte hartzea. Diruz lagun daitekeen egonaldia, gehienez ere, ERACON azokaren iraupena izango da, gehi joan-etorriko egunak, UPV/EHUko zerbitzuagatiko eta ordezkaritza gastuengatiko kalte-ordainen zehaztapenei buruz Irakasle eta Ikertzaileen Errektoreordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kudeatzaileak 2024ko otsailaren 23an emandako Ebazpenak ezarritako baldintzetan.
-
ERACON azokaren datak eta bestelako informazioa azokaren webgunean agertzen da.
Eranskinak
JAKINARAZPENAK
Behin-behineko erabakiak
-
Behin-behineko lehenengo erabakia. Erabakia, 2025ko urtarrilaren 16ekoa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, UPV/EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek (TEKAZEL) 2024/2025 ikasturtean ERACON 2025 azokan parte har dezaten.
I. Eranskina: Hautatutako plazen behin-behineko zerrenda
Alegazioak aurkezteko epea: 2025eko urtarrilaren 16etik urtarrilaren 30era arte