Ofizialak ez diren hizkuntzetan irakasteko hizkuntza gaitasunaren egiaztatzea
UPV/EHUn ofizialak ez diren hizkuntzetan irakasteko egiaztapena automatikoki lor daiteke baliozkotze bidez, betiere honako kasu hauek betetzen badira edo irakasleak dagokion titulazioa badu:
- Titulazioa: C1 mailako ziurtagiria Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera.
- Baliozkotu beharreko hizkuntzan unibertsitate-gradu osoa edo pareko titulua ikas izana.
- Tesia egin eta defendatu izana baliozkotu nahi den hizkuntzan, hizkuntza hori ofiziala den unibertsitate batean.
- Unibertsitateko irakaskuntzan gutxienez 100 ordu eman izana baliozkotu nahi den hizkuntzan, dagokion unibertsitatearen ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatuta.
Aurreko atalean aipatutakoez bestelako merezimenduak aurkeztuz gero, batzorde bat eratuko da, Errektoreordea baliozkotzea onartzeko edo ezeztatzeko erabakian laguntzeko.
Aurkeztutako dokumentazioa baloratu ondoren, emango da hizkuntza gaitasunaren ziurtagiria. Erabakia aurkakoa bada, interesdunari idatziz bidaliko zaio.
Deialdia zabalik dago modu iraunkorrean. Parte hartu nahi dutenek eskaera-inprimakia bete beharko dute eta dokumentazio egiaztagarria erantsi.