PLAN-PLURILINGUISMO-Pruebas-acreditacion-2024

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdia (TOPTULTE) - 2024

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak interesdun irakasleei dei egiten die ingeleseko gaitasuna akreditatzeko antolatu dituen probetara.

Proben maila Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako C1 izango da. Maila hori akreditatuta daukaten irakasleek ez dute proba egin behar. Horri buruzko informazio gehiagorik eskuragarri dago hurrengo web orrian.

 

Azterketaren ezaugarriak eta eredua

 

Datak, lekuak eta proben ordutegia 

Campus Lekua Gela Data

Bizkaia (Leioa)

Hezkuntza Fakultatea

1S20G

Maiatzak 23

Araba

“Elurreta” ikastegia

105

Maiatzak 24

Gipuzkoa

Carlos Santamaria Zentroa

1 gela

Maiatzak 27

Frogen ordutegia

  • Test eta idatzizkoa: 15:00 - 16:30
  • Ahozkoa: Idatzizko proba bukatzen denean hasiko da.

 

Onartutako eta ez onartutako eskaerak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdian (TOPTULTE) – 2024 onartuen eta ez onartuen zerrenda argitaratu da.

Harremanetan jartzeko: eleanizt@ehu.eus

 

Onartutako eta ez onartutako behin betiko zerrenda

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdian (TOPTULTE) – 2024 onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenda argitaratu da.

Harremanetan jartzeko: eleanizt@ehu.eus

 

Azterketaren behin-behineko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin-behineko emaitzak argitaratu dira.

Erreklamazioak egiteko epea: 2024ko ekainaren 10etik 19ra.

Erreklamazioa Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan aurkeztu behar da “Eleaniztasun Unitatera” zuzendua. Hau ere zehaztu behar da: "Eskolak ingelesez emateko akreditazio probaren deialdiko behin-behineko emaitzen erraklamazioa (TOPTULTE 2024)".

Gainera, posta elektronikoz ere bidali behar da helbide honetara: eleanizt@ehu.eus

 

Azterketaren behin betiko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin betiko emaitzak argitaratu dira.

 

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization