EAIE 2025
Deialdia
-
Deialdia: 2024ko Azaroaren 28koa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Arloko Errektoreordearena, onartzeko laguntza deialdiaren oinarriak EAIE 2025 azokan parte har dezaten UPV/EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta Teknikariek Eta Kudeaketako Eta Administrazio Eta Zerbitzuetako Langileek (TEKAZEL).
-
Gutxienez hiru egunez finantzatuko da azokan parte hartzea. Diruz lagun daitekeen egonaldia, gehienez ere, EAIE azokaren iraupena izango da, gehi joan-etorriko egunak, UPV/EHUko zerbitzuagatiko eta ordezkaritza gastuengatiko kalte-ordainen zehaztapenei buruz Irakasle eta Ikertzaileen Errektoreordeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kudeatzaileak 2024ko otsailaren 23an emandako Ebazpenak ezarritako baldintzetan.
-
EAIE azokaren datak eta bestelako informazioa azokaren webgunean agertzen da.
Eranskinak
Jakinarazpenak
Lehen jakinarazpena
2. Zuzendu beharreko eskaeren zerrenda
Agiriak zuzentzeko epea: 2024ko abenduaren 20tik urtarrilaren 14era arte
Behin-behineko erabakiak
Behin-behineko lehenengo erabakia. Erabakia, 2025eko urtarrilaren 16ekoa, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, UPV/EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek (TEKAZEL) 2024/2025 ikasturtean EAIE 2025 azokan parte har dezaten.
I. eta II. Eranskinak: Hautatutako plazen behin-behineko zerrenda (I. Eranskina) eta erreserben behin-behineko zerrenda (II. Eranskina).
Plaza onartzeko edo ukatzeko adierazpena erregistro elektronikoaren bitartez atxikitzeko epea: 2025eko otsailaren 27a
Behin betiko erabakiak
Behin betiko lehenengo erabakia. Erabakia, 2025eko otsailaren 12koa, Transferentzia eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzarena, UPV/EHUren ikastegietako nazioarteko harremanen arloari lotutako irakasle-ikertzaileek (IRI) eta teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek (TEKAZEL) 2024/2025 ikasturtean EAIE 2025 azokan parte har dezaten.
I. eta II. Eranskinak: Hautatutako plazen behin betiko zerrenda (I. Eranskina) eta erreserben behin betiko zerrenda (II. Eranskina).
Plaza onartzeko edo ukatzeko adierazpena erregistro elektronikoaren bitartez atxikitzeko epea: 2025eko otsailaren 27a.