Erasmus+ Mugikortasun Luzeak Europatik kanpo

Diru-laguntzak: Erasmus+ Mugikortasun Luzeak Europatik kanpo

- Erasmus+: EUROPAR BATASUNEKO herrialdeen eta beste herrialde kideen arteko mugikortasun programa

Eskatu, bai ala ez?

EZ DA ESKATU BEHAR

Eskaerak aurkezteko epea

Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzak automatikoki tramitatzen du

Eskaerak aurkezteko tokia

Ez da eskatu behar.

Zenbatekoa

Argitaratu gabe.

- Erasmus+ Desgaitasuna duten ikasleen behar berezietarako laguntza (SEPIE)

Nori dagokio?

Laguntza hau jasotzeko, parte-hartzaileek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna legez aitortu eta kalifikatua izan beharko dute (edo horren baliokidea, atzerriko ikasleen kasuan), edo arazo fisiko edo mentalak nahiz osasun-arazoak osasun ziurtagiri bidez egiaztatuta izan beharko dituzte. Era berean, Programan ezarrita dauden onartzeko gainerako irizpideak ere bete beharko dituzte parte-hartzaileek.

Eskatu, bai ala ez?

Bai, eskatu behar da. 

Eskaerak aurkezteko epea

Mugikortasuna amaitu aurretik

Eskaerak aurkezteko tokia 

Bidali desgaitasunaren ziurtagiria eta mugikortasunari buruzko datuak nazioartekoak.ordainketak@ehu.eus helbidera "2022/2023 ikasturterako desgaitasunak dituzten ikasleen premia berezietarako Erasmus+ bekak" gaia adierazita

Zenbatekoa

Ikusi gida (pdf, 44 Kb)