PLAN-PLURILINGUISMO-Curso-ingles-para-profesorado-2024-2025 (Copiar)

Irakaskuntzari aplikatutako tresna digitalen eta Adimen Artifizialaren ikastaroak

Eleaniztasun Unitateak tresna digitalei eta Adimen Artifizialari buruzko bi ikastaro eskaintzen ditu ingelesez 2024-2025 ikasturterako, ingelesez irakasten duten irakasleei zuzenduta.

Jarraian, eskura dauden ikastaroen eskaintza zehazten da. Edukiei eta izena emateko formularioari buruzko informazioa eskuratzeko, dagokion ikastaroaren izena hautatu behar da. 
 

Izena

Iraupena Datak Lekua Saio kopurua Eguna Ordua
HARNESSING AI IN THE CLASSROOM: HANDS-ON PLAYLABS 6 ordu 2025/05/19 - 2025/06/02 0S04G gela. Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Leioa 2 Astelehena 15:00 - 18:00
2025/05/21- 2025/06/04 Online 2 Asteazkena 15:00 - 18:00

USING ICTS & AI TOOLS IN YOUR ENGLISH MEDIUM CLASSES

15 ordu 22/01/2025 - 26/02/2025 Online 6 Asteazkena 16:30 - 19:00

 

Baldintzak

Lehentasuna izango dute 2024-2025 ikasturtean irakasgaiak ingelesez edo EFC irakasgaiak ematen dituzten irakasleek. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.

Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.

Izena-ematea

Izena emateko, dagokion inprimakia bete beharko da. Esteka ikastaroa hasi baino 3 aste lehenago egongo da eskuragarri, ikastaroaren izena hautatuta.

Ikastaro berrietan izena emateko epea ikastaro hasi baino 10 lanegun lehenago amaituko da. Behin epea amaituta, interesdunek email bat jasoko dute non aditzera emango den ikastaroan onartuak izan diren edo ez.

Justifikaziorik gabe, ikastaroan baja emateko epea: onartua izan zarela jakinarazi eta hiru egunetara.

Ziurtagiria

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta ikastaro bakoitzean adierazitako asistentzia izan bada eta eskatutako zereginak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten parte-hartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization