Eleaniztasun planaren barruan hizkuntza ez-ofizialetan irakaskuntza emateko deialdia (2025-2026)

Eleaniztasun planaren barruan hizkuntza ez-ofizialetan irakaskuntza emateko deialdia (2025-2026)

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak 2025-2026 ikasturtean blokean bildutako irakasgaiak eta irakasgai solte berriak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 7tik urtarrilaren 31 arte izango da.

Eleaniztasun Planean parte hartzera sustatzeko irakasle plazak kontratatzeko baliabide gehigarriak eskatu nahi duten sailek 2025eko urtarrilaren 7tik urtarrilaren 31 arte egin behar diote Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzari, plaza bat aldi baterako betetzeko Irakasleen Gestiorako Arautegian jasotako 9. eranskinaren bidez.

Behin behineko zerrendak: Hizkuntza ez ofizialetan eskainitako irakasgaiak baimentzea Eleaniztasun Planaren barruan (2025-2026)

Alegazioak eta zuzenketak

Blokeetan multzokatutako irakasgaiak eta/edo irakasgai solteak eskaintzeko baimenei alegazioak egin nahi dizkieten ikastegiek arrazoitu egin beharko dituzte alegazioak, beharrezkotzat jotzen dituzten argudioak azalduta.

Zuzenketei dagokienez, aldatu beharreko datuak argi adierazi beharko dira.

Bai alegazioetan bai zuzenketetan, honako hauek agertu beharko dira: campusa, ikastegia, saila eta irakasgaiaren izen osoa, kasu guztietan dagokion kodea adierazita (campusaren kasuan izan ezik).

Alegazioak edota zuzenketak UPV/EHUren barne postaz bidali beharko dira, eta Eleaniztasun Unitateari zuzenduko zaizkio (Izardui Komandantearen kalea 2, 01006 Gasteiz).

Horrez gain, eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: eleanizt@ehu.eus

Eskaerak nahitaez bidali beharko dira aipatutako bi bideetatik.

Alegazioen epea martxoaren 13tik 25era izango da. 

 

 

Erakunde honek finantziatutako deialdia: