Cambridge-FCE-CAE

Cambridge English B2 First (FCE) and C1 Advanced (CAE)

Adi ikasleei! Mesedez, 2025-2026 ikasturterako mugikortasun deialdian aurkeztu behar baduzu, kontuan izan ziurtagiria aurkezteko azken eguna 2024ko abenduak 2 dela (agiriak zuzentzeko epearen azken eguna).

Egiaztatu aukeratu duzun azterketaren datak ziurtagiria behar duzun epean izateko. Iraileko, urriko deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira 2025-2026 ikasturterako mugikortasuna eskatzeko.
  • Datak eta prezioak (pdf, 589 Kb)

  • Azterketaren lekua:

    • Bizkaiko azterketak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Bilbao-Sarriko) egiten dira.
    • Gipuzkoako azterketak UPV/EHUren instalazioetatik kanpo egingo dira. Hauek dira:​​​​​
      • Computer Based: Lacunza Rentería, Niessen merkataritza-gunea, Errenteria
      • Paper Based: Donosti. Azterketaren eguna baino 15 egun lehenago informazio zehatza bidaliko da.
2024/2025 ikasturteko lehen lauhilekoan ezin izan dira Cambridge azterketak antolatu Bizkaiko Campusean, espazioen erabilgarritasun-arazoak direla eta. Campus honetako bigarren lauhilekorako datak ahalik eta azkarren argitaratuko dira