CONVOCATORIAS BIPs

Programa trinko konbinatuak / Blended intensive programmes (BIPs)

Zer dira programa trinko konbinatuak?

Erasmus+ 2021-27 programak eskaintzen dituen mugikortasun laburrak dira. Zehazki, gutxienez Europako hiru unibertsitatek antolatutako programa labur eta trinkoak dira, eta ikasteko eta irakasteko modu berritzaileak erabiltzen dituzte, on-line lankidetza barne.

Programa hauen helburua da parte hartzen duten goi-mailako hezkuntza-erakundeetan irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera berritzaileen garapena eta ezarpena sustatzea. Programak balio erantsia du ikastaro edo prestakuntza tradizionalekin alderatuta.

BIPen, ikasle-taldeek 5 eta 30 egun bitarteko mugikortasun fisikoa egiten dute atzerrian, derrigorrezko osagai birtual batekin konbinatuta. Osagai birtual horrek ikasleak on-line biltzen ditu, ikaskuntzaren emaitza orokorretarako kontuan hartzen diren zereginetan modu kolektiboan eta aldiberean lan egiteko. Mugikortasun fisikoa unibertsitate koordinatzaileak aukeratutako lekuan burutzen da. Osagai birtualaren eta mugikortasun fisikoaren arteko konbinazioa 3 ECTS izango da gutxienez.

BIP batean parte hartzen duen ikasleak Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) zehaztutako Erasmus+ programari dagozkion laguntza ekonomikoak jaso ahal izango ditu.