ERASMUS+ MUGIKORTASUN LABURRAK
Zer dira Mugikortasun Laburrak?
Mugikortasun laburrak Erasmus+ 2021-27 programan eskaintzen den mugikortasun-modalitate berri bat dira. Modalitate berri horren helburua da lankidetzako on-line hezkuntza-trukea erraztea eta nazioarteko mugikortasunerako sarbidea zabaltzea, atzerriko egonaldiaren iraupena murriztuz.
Gradu eta masterreko ikasleentzat, mugikortasun horiek atzerriko unibertsitate batean 5 eta 30 egun arteko egonaldi fisikoa eta nahitaezko osagai birtuala konbinatzen dituzte. Doktoregoko ikasleentzat, berriz, osagai birtuala gomendatzen da, baina ez da derrigorrezkoa. Mugikortasun laburrak (osagai birtuala + mugikortasuna) 3 ECTS izango dira gutxienez.
Programa Trinko Konbinatuak (BIP) mugikortasun laburreko mota espezifiko bat dira. BIPak Europako hiru herrialdetako hiru unibertsitatek, gutxienez, antolatutako programa laburrak dira, eta ikasteko eta irakasteko metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte.
Mugikortasun laburra egiten duten ikasleek Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) zehaztutako Erasmus+ programako diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte.