Parte hartzeko baldintzak GLOBAL TRAINING 2022
«Global Training» bekak eskuratzeko interesa dutenek honako baldintza hauek bete eta egiaztatu beharko dituzte:
- Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo 5 urtez jarraian aurreko 10 urteetan.
- Unibertsitateko gradu-titulua edo goi-mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea. Onartuko dira atzerrian lortutako tituluak, baldin eta tituluarekin batera aurkezten bada agintaritza eskudu -nak egindako homologazioa edo baliokidetza.
Hautagaiek 3 dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko dute:
-
Titulua
-
Titulua eskatu izanaren frogagiria, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarekin.
-
Espediente akademikoan jasotako nota, titulazio osoaren proba gainditu dela eta proba hori lortzeko eskubideak ordaindu direla adierazten duena.
-
- Praktikak egingo diren enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
- 2022ko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
- Ingelesa jakitea. Unibertsitateko irakaskuntza ofizialetako graduko tituluen kasuan, erreferentziatzat hartuko da B2 maila, eta goi-mailako Lanbide Heziketako tituluen kasuan, B1 maila. Baldin azken 4 urteetan hautagaiak ez badu eskuratu eskatzen zaion hizkuntza-maila egiaztatzeko titulu ofizialik, ahozko eta idatzizko proba bat egin beharko du eta eskatutako ingeles-mailari dagozkion ezagutzak egiaztatu beharko ditu.
- Beka onartzeko unean ez izatea beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik, ez eta eguneroko bizitza mugatzen duen patologiarik.
- Antzeko prestakuntza-helburua duten eta unibertsitate-tituludunei zuzenduta dauden laguntza edo beken onuradun ez izatea, baldin eta beka eta laguntza horren bidez 6 hilabete edo gehiagoko praktikak egin badira nazioarteko erakunde edo enpresetan. Zehazki, beka hauek ez dira bateragarriak beste hauekin: aurreko ekitaldietako Global Training bekak, ICEXenak edo beste administrazio autonomiko batzuenak, merkataritza-ganberenak, merkataritza sustatzeko EBko erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
- Lanik edo praktikarik egin ez izana Global Training praktikak egingo diren enpresa edo erakundeetan.
- Egunean egotea indarrean dauden xedapenek agindutako zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
- Oinarri hauen bitartez araututako bekarik ez dute jasoko bekak edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat dutenek, edo horretarakolegezko debekuren bat dutenek, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 4/2005 18 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraiki.
- Ez dira onuradun izango Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko kasuren batean dauden pertsonak.