Requisitos becas GLOBAL TRAINING 2019
GLOBAL TRAINING beken baldintzak
Atzerriko praktiketako beken programan parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Hautapen-prozesua amaitu aurretik graduko goi mailako unibertsitate titulua edo goi-mailako lanbide heziketako titulua eduki behar da (urrian gotxi gorabehera)
- Ingeleseko B1 maila eduki behar da (Goi Mailako Graduko Lanbide Heziketarako) eta B2 maila (Unibertsitate TItuludunentzat). Horretarako, proba bat -ahozkoa eta idatzia- egingo da beka lortu nahi duen pertsonaren jakintzak zehazteko. Xede-herrialdeko hizkuntzan dituzun ezagutzak ere balioetsiko dira.
- Deialdiaren urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
- Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik edo elkarren segidako 5 urtetan aurreko 10 urteetan.
- Hautagaitzaren profila hartuko duen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
- Unibertsitate.tituludunentzako antzeko prestakuntza helburu duten beste edozein laguntzaren onuradun ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak atzerrian egiteko aukera izan bada.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.