KA171 - DIRULAGUNTZAK

KA171 - DIRULAGUNTZAK

ZUZENEKO DIRULAGUNTZAK

Zuzeneko laguntza ekonomikoak hileko/eguneko esleipen finko baten (banakako laguntzak) eta bidaia-laguntza baten batura dira.

 

1) MUGIKORTASUN FISIKORAKO BANAKAKO LAGUNTZAK

Jaso beharreko zenbatekoa benetako egonaldiaren arabera kalkulatuko da, hau da, hasiera- eta amaiera-ziurtagirien datei dagokiena. Zenbait kasutan, bidaia-egunei dagozkien 2 egun gehigarri ere finantzatuko dira.

 

2) AUKERA GUTXIAGO DITUZTEN PARTE-HARTZAILEENTZAT LAGUNTZA GEHIGARRIA

Aukera gutxien dituzten ikasleak honako egoera hauetakoren batean daudenak dira:

DESGAITASUNA

✓ %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, legez onartuta eta kalifikatutakoa, edo ikasle atzerritarren kasuan, baliokidea den desgaitasun-maila.

OZTOPO SOZIOEKONOMIKOAK

✓ Estatuko Administrazio Orokorraren ikasketa-beka orokor baten onuradun izatea, unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren beka baten onuradun izatea, edo unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka baten onuradun izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak mugikortasuna egingo den ikasturtearen aurre-aurreko ikasturtean edo mugikortasuna egiten den ikasturtean emandakoa.

✓ Familia-unitateak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera/Gizarteratzeko Gutxieneko Errenta prestazioa jasotzea (edo izaera bereko edo antzeko beste edozein prestazio), autonomia-erkidego bakoitzean hartutako izendapenaren arabera.

✓ Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan egotea.

✓ Familia ugaria edo guraso bakarrekoa izatea.

✓ Premia eta gizarte-larrialdi bereziko egoeran egotea.

✓ Terrorismoaren, genero-indarkeriaren edo zurztasun-egoeraren biktima izatea.

✓ Mendekotasun-egoeran edo bere kargura mendekotasuna duen egoeran egotea.

✓ Lanaldi osoko lan-kontratua izatea.

OZTOPO GEOGRAFIKOAK

✓ Ceuta edo Melilla hiri autonomoetan dagoen ikastetxe batean matrikulatuta egotea, edo hiri horietan erroldatuta egotea, matrikula aurrez aurrekoa ez den hezkuntza-erakunde batean egiten bada.

OSASUN-ARAZOAK

✓ Arazo fisikoak edo mentalak izatea, eta horren ondorios laguntza osagarriak behar izatea.

KULTURA-DESBERDINTASUNAK

✓ Errefuxiatua izatea edo babes subsidiariorako eskubidea izatea, edo nazioarteko babes-eskaera Espainian edo beste herrialde batean aurkeztu izana, parte-hartzaileen kasuan.

Helburuko herrialdea edozein dela ere, eta betiere finantzaketaren baldintzapean, hilean 250 euroko zenbateko gehigarria eskainiko zaie deskribatutako talderen batean dauden ikasleei.

 

3) BIDAIA-LAGUNTZAK

Jaso beharreko zenbatekoa jatorrizko hiriaren eta helmugakoaren artean dagoen kilometro kopuruaren arabera kalkulatuko da, erositako txartelen benetako balioa kontutan izan gabe.

Kalkulu hori egiteko erabiliko den tresna Erasmus+en distantzien kalkulagailu ofiziala izango da:

https://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/resources/distance-calculator_es

 

DIRULAGUNTZA GEHIGARRIAK

1) INKLUSIOAREN ALDEKO LAGUNTZA GEHIGARRIA

Inklusiorako laguntzak aukera gutxien dituzten parte-hartzaileekin zuzenean lotutako kostu gehigarriak estaliko ditu, ikasleen kasuan, banakako laguntzarekin estali ezin direnak. Bereziki, kostu horien helburua hau da: arazo fisikoak, mentalak edo osasun-arazoak dituzten parte-hartzaileek eta beraien laguntzaileek mugikortasunean parte hartzeko behar duten finantza-laguntza gehigarria estaltzea (beti ere beste dirulaguntza batek estaltzen ez baditu eta behar bezala justifikatuta badaude).

Laguntza berariaz eskatu behar da (ez da automatikoki banatzen), eta kostu errealen ehuneko ehun estaliko du.

Laguntza jaso ahal izateko, parte-hartzaileek legez onartuta eta kalifikatuta eduki beharko dute %33ko edo goragoko desgaitasuna (edo horren baliokidea ikasle atzerritarren kasuan), edo arazo fisikoak, mentalak edo osasun-arazoak izan beharko dituzte, dagokion mediku-ziurtagiriaren bidez behar bezala egiaztatuta, eta programan ezarritako gainerako onargarritasun-irizpideak bete beharko dituzte.