seguro_medico_incomings

Aseguruak nazioarteko bisitarientzat

* Nortzuk egon behar dute aseguratuta?

Ikasle bisitari guztiak.

GARRANTZITSUA: Ikasketa-bisa behar duten ikasleek ikuskatu behar dute ea bisa lortzeko behar den aseguruak behean deskribatutako gorabeheren estaldura aurreikusten dituen.

* Zenbat denboraz egon behar dute ikasle bisitariek aseguratuta?

UPV/EHUn egindako egonaldi osoan.

* Zer dokumentu aurkeztu behar zaizkio unibertsitateari?

Fakultatean matrikula egitean dokumentazioaren egiaztagiria aurkeztu behar da (aseguruaren polizak, Europako osasun-txartela, etab.), jarraian adierazten diren gorabeheren estaldura frogatzeko.

* Zer gorabehera izan behar dituzte estalita ikasle guztiek ?

1) Bidairako laguntza

2) Laguntza medikoa

3) Erantzukizun zibila

Aseguru-poliza beraren bidez edo poliza bat baino gehiagoren bidez osa daiteke.

 

1) BIDAIAKO LAGUNTZA

• Aseguratutako pertsonaren istripua edo gaixotasuna gertatuz gero, jatorrizko herrialdera osasun-lekualdatzea.

• Hildako aseguratua aberriratzea.

 

2) ASISTENTZIA MEDIKOA

• Gastu medikoak, kirurgikoak eta ospitalizaziokoak.

• Ikasleak egiaztatu beharko du zein taldetakoak diren:

EBko BISITARIAK:

Euskal Osasun Publikoaren Sistemak, oro har, bere jatorrizko herrialdean lortutako EUROPAKO OSASUN TXARTELA daramaten Europar Batasuneko herritarren osasun-laguntza estaltzen du.

ESPAINIAREKIN OSASUN-ESTALDURARI BURUZKO HITZARMENAK DITUZTEN HERRIALDEETAKO NAZIONALAK:

Espainiak osasun-laguntzako hitzarmenak sinatu ditu zenbait herrialderekin [Andorra, Brasil, Ekuador, Panama, Paraguai, Peru, Suedia, Maroko...]. Informazio gehiago lortzea gomendatzen dugu dagokion Espainiako enbaxadan edo kontsuletxean, estaldura nola lortu jakiteko.

BESTE NAZIONALITATE BATZUK:

Jatorrizko herrialdearekin hitzarmenik ez badago, asistentzia medikoko, kirurgikoko eta ospitalizazioko aseguru-poliza bat sinatu beharko da, Espainian jarduteko baimendutako erakunde batek emanda.
 

3) ERANTZUKIZUN ZIBILA

• UPV/EHUra etorri behar duen ikasle orok erantzukizun zibil orokorreko aseguru bat izan behar du.

• Gainera, baliteke UPV/EHUn egin beharreko jarduera batzuek (laborategiko praktikak, adibidez) erantzukizun zibil zabalagoa behar izatea.

• Erantzukizun zibileko aseguru espezifiko bat kontratatu aurretik, jatorrizko unibertsitateak ikasleentzat ezaugarri horietako aseguru bat ematen duen egiaztatzea gomendatzen dugu, atzerriko egonaldietarako baliagarria.

• Unibertsitatea ez den enpresa edo erakunderen batean jardueraren bat egiten baduzu, litekeena da erantzukizun zibileko asegurua enpresak edo erakundeak ematea.
 

Aseguruen beharrari edo/eta eskuratzeari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan gure Welcome Centre-arekin.

UPV/EHUk bisitarientzat poliza bat eskaintzen du prezio lehiakorrean, AXA konpainiaren bitartez (www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ibili-ehu)

Hala ere, osasun-estaldura proposatzen duten aseguru-etxe asko daude. Prezioak eta zerbitzuak alderatzea gomendatzen dizugu.

KONTUZ: Zure asegurua kontratatzean estaldura egiazta ezazu eta ziurtatu zure egonaldi osoan egongo dela indarrean. Iristen zarenean errepasatu zer ospitale edo zentro mediko dagozkizun behar izanez gero. Zure polizan ez dagoen anbulatorio edo osasun-zentro batera joateak kontsulta osorik ordaintzea ekar dezake.