APTIS

APTIS ESOL

Adi ikasleei! Mesedez, 2025-2026 ikasturterako mugikortasun deialdian aurkeztu behar baduzu, kontuan izan ziurtagiria aurkezteko azken eguna 2024ko abenduak 2 dela (agiriak zuzentzeko epearen azken eguna).
Egiaztatu aukeratu duzun azterketaren datak ziurtagiria garaiz izateko aukera emango dizula. Iraileko, urriko eta azaroak 6ko APTIS deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira 2025-2026 ikasturterako mugikortasuna eskatzeko.
2023/02/03tik aurrera, Aptis ez dago ACLESek onartua ingeles-mailak egiaztatzeko. Hala ere, CRUEk ziurtagiria onartzen jarraitzen du.

Aptis ESOL General ingeleseko azterketa orokor bat da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (MCER) A1 - B2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du. B2 baino maila handiagoa frogatzen baduzu, C1 maila esleituko zaizu.

Aptis ESOL Advanced ingeleseko azterketa orokorra da, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (EEZP) B1 -C2 mailetan ingelesean duzun hizkuntza-gaitasuna ebaluatzen du.

Azterketari buruzko informazio gehiago hurrengo estekan kontsultatu dezakezu: https://www.britishcouncil.es/examenes/aptis

 

Probak egiteko lekuak:

Bilbao: British Council Bilbao

Lehendakari Agirre etorbidea, 29 - 2. 48014 Bilbo
Kokapen mapa
Garraioa: 
METRO – Deusto (Lehendakari Agirre irteera)
AUTOBUSAK: 01 - 10 - 13 - 18 - 71 (Bidarte geltokia)

 

Matrikulazioa:

Prezioa:

Aptis ESOL General: 86 euro (UPV/EHUko prezioa)

Aptis ESOL Advanced: 102 euro (UPV/EHUko prezioa)

Datak: Matrikula deialdi bakoitzerako ezarritako egunean edo plazak agortzen direnean itxiko da.

Harremanetarako emaila: exams.bilbao@britishcouncil.es

Emaitzen berri ematea: 3 eta 10 egun bitartean azterketa egin ostean. 

Ziurtagiria bidaltzea: Aptis ESOL proba-ziurtagiria erregistro-formularioan adierazitako helbidera bidaliko da, emaitzak argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

GARRANTZITSUA: matrikula egiterakoan UPV/EHUren helbide elektronikoa erabili behar da unibertsitate honetako kide zarela identifikatzeko. Halaber, azterketa-egunean ez ahaztu NANa eta zure ikasle-txartela edo IIP edo AZP txartela ekartzea.

 

UPV/EHU deialdiak: 

Unibertsitateko komunitate osoari zuzendutako deialdiak:​​​​​

BILBO

Izena emateko azken eguna Azterketa- data Ordua* Izena-ematea
2025/01/23 2025/01/28 09:30 - 13:00 Izena eman hemen
2025/01/23 2025/01/28 14:30 - 18:30 Izena eman hemen
2025/02/20 2025/02/25 09:30 - 13:00 Izena eman hemen
2025/02/20 2025/02/25 14:30 - 18:30 Izena eman hemen
2025/03/20 2025/03/25 09:30 - 13:00 Izena eman hemen
2025/03/20 2025/03/25 14:30 - 18:30 Izena eman hemen
2025/04/24 2025/04/29 09:30 - 13:00 Gutxi barru
2025/04/24 2025/04/29 14:30 - 18:30 Gutxi barru
2025/05/22 2025/05/27 09:30 - 13:00 Gutxi barru
2025/05/22 2025/05/27 14:30 - 18:30 Gutxi barru
2025/06/19 2025/06/24 09:30 - 13:00 Gutxi barru
2025/06/19 2025/06/24 14:30 - 18:30 Gutxi barru
2025/07/24 2025/07/29 09:30 - 13:00 Gutxi barru
2025/07/24 2025/07/29 14:30 - 18:30 Gutxi barru

* Gomendagarria da azterketa gelara proba hasi baino 15 minutu lehenago heltzea.