SERVICIOS_OFERTADOS

Eskainitako zerbitzuak

Medikamenduen Formulazio Plataforma

Plataforma honen helburua teknologia klasikoetan ed mikro eta nanoteknologia berrietan oinarritutako medikamentuen dosifikazio formak diseinatzea eta garatzea da. Behin formulazioa garatuta, ekoizpen optimoaren prozesua garatzen da eta baita produktu farmazeutikoaren ekoizpen gidak ere.

Honako hauek dira eskainitzen diren zerbitzu nagusiak: forma farmazeutiko ezberdinen diseinua eta prestaketa (bena-barnekoak, aho-bidezkoak, formulazio klasikoak edo askapen mantendukoak, emanbide topikorako formulazioak, etab.), ohiko printzipio aktiboen eta peptido eta proteinen mikro eta nanokapsularatzea, zelula bizien mikrokapsularatzea eta nanopartikula solido lipidikoetan oinarritutako bektore ez-biralen ekoizpena.

Horrez gain, bai ekoizpenerako bai analisirako ekipamentua dauka, dosifikazio, kalitate kontrol eta egonkortasun ikerketak egitea ahalbidetzen dutenak. Gainera, printzipio aktiboen, degradazio produktuen edo metabolitoen kuantifikaziorako analisi-tekniken balioztatze zerbitzuak eta farmakozinetikako ikerketa preklinikoak eskaintzen dituzte.

Jarduera hauek kalitate arau zorrotz batzuk jarraituz burutzen dituzte eta Laborategiko Praktika Onen (BPLs) agiria daukate Espainiako Medikamentu Agentziak emana.