PRESENTACION

Aurkezpena

Vitoria-Gasteizko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Farmazi Teknologia laborategiko ikerketa taldea da gurea. NanoBioCel ikerketa taldea Jose Luis Pedraz Muñoz Katedradun Doktorearen zuzendaritzapean 2001. urtetik UPV/EHUko ikerketa talde kontsolidatua da. Ikerketa taldea ikerkuntzan, irakaskuntzan eta kudeaketan esperientzia handiko ikertzaileez osatuta dago, zehazki 10 irakasle doktorez, CIBER-BBNko bi ikertzailez, UPV/EHUk kontratatutako 5 ikerlari eta doktoretza aurreko 10 bekadunez osatuta dago.

Azpimarratu beharra dago NanoBioCel-en partehartzea farmazi teknologia, zelula-terapia eta biomaterialeen karakterizazioarekin erlazionatutako proiektuetan, eta baita ere, taldearen inplikazioa eta lidertza farmakoen, peptidoen, proteinen, azido nukleikoen eta zelulen kontrolatutako askapenerako medikamenduen garapenarekin erlazionatutako proiektu garrantzitsuetan.

Gainera ezin genezake ahaztu NanoBioCel-en jatorria Farmazia eta Farmazi Teknologia Laborategiko Garapen Farmazeutikoko Unitatean (GFUan) dagoela. GFU 1997an sortu zen eta gaur egun Arabako Teknologia Parkean kokatutako TECNALIAren sailetako bat da. GFUaren oinarrizko helburua farmazi-produktuen ikerkuntza eta garapena burutzea da, ekintza hori maila altueneko kalitate estandarrak (GLP, GMP, GCP) beteaz eta FDAren (USA Food and Drug Administration-en) eta ICHren ( International Conference on Harmonisation of Technical Requirements for Registration of Pharmaceuticals for Human Use-en) ildoak jarraituz burutzen dituelarik. Horretarako, batetik, matrizeen ekoizpen mailakatua egitea baimentzen duen instalazio pilotu bat dauka, bestetik, animalietan farmazi-sistemek erakutsitako eraginkortasun eta segurtasun emaitzak onak badira, entsegu klinikoetarako unitatea dauka, eta azkenik, proiektuak, ekipoak eta langileak aztertzen dituen 4 farmazilariz eratutako Kalitatea Ziurtatzeko Departamentua ere badauka.

Bukatzeko, adierazi beharra dago Medikamenduaren Espainiar Agentziak Laborategiko Praktika Egokietan ziurtatuta gaudela (No BPLI 11.09/004MSC).

Arduraduna

José Luis Pedraz Dr. Irakaslea
Farmazia eta Farmazi Teknologiako Katedraduna
Medikamenduen eta drogen analisi eta kontrolean aditua
Industri farmazian eta galenikan aditua
Farmazia eta Farmazi Teknologiako laborategia

Farmazi Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitaea (UPV/EHU)
Paseo de la universidad kalea, 7
01006-Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefonoa: +34 945013091
Faxa: +34 945013040
Posta elektronikoa: joseluis.pedraz@ehu.es