AREAS_INTERES

Interes-arloak

Ikertaldeak hiru gai alorretan garatzen du bere lana:

1) Alderdiak, kultura politikoak eta jendarteratzea. Euskal Herrian egondako alderdi politikoen ikerkuntzan zentratzen da, luzera handiko analisian, kultura politiko jakinak XIX. mendean osatu zirenetik gaurdaino. Alderdion egitura, buruzagiak, sinboloak eta batez ere euren gizarteratzea aztertzen da, euren egoitza sozialen bidez, baina baita euren sare formal eta informalen bitartez ere.

2) Talde iruditegia, sinboloak, mitoak eta memoria-guneak. Ikertaldeak urteetan zehar landutako ildoari segika, egungo Euskal Herriko nazio nortasunaren analisi politiko tradizionalari ikuspegi berriak gehitzen zaizkio. Ikusmolde klasikoa alboratu gabe, sinbolo, mito eta memoria-tokien ikerketari gerturatzen gatzaizkio, ezinbestekoak kultura politikoen garapena euren sorkuntzatik gaur egun arte azaltzeko. Mugimendu politiko jakinen heroiei (eta gaizkileei) atentzio berezia jartzen diegu, ez bakarrik pertsonaia jakinen biografiak aztertuz, baina nola euretako batzuk heroi ikur bilakatzen diren.

3) Nazio nortasunak, ideologia, kultura eta aldaketa sozialak. Lerro hau –aurrekoak baino zabalagoa–, Taldeko ikerlarien inbestigazio espezifikoak integratzen ditu. Gai nagusitik aldendu gabe, prentsaren historia (umore grafikoa, konkretuki), kirola, zinema edo aisialdi- eta elikadura-ohiturak (ardoa, tabernak, etab.) interesatzen zaizkigu. Azkenik, Taldeak bere ikerketari norabide zabala eta beregan ez itxia ematen saiatzen da, Euskal Herriaren analisia beste geografia-eremuekin konparatuz. Euren artean, Katalunia, Alemania eta Estatu Batuekin lotutakoak dira garrantzitsuenak, XIX. mendetik hona, Taldeko hainbat ikerlarik lantzen dituzten bezala.