Ikertzailearen profila
Historia politikoaren ikuspegi klasikoago bat erabat alboratu gabe, betiere historia konparatuaren mugetan, Ikertaldeak historia politiko berriaren planteamenduen markoan egiten du lan, zeinetik Euskal Herriko kultura politikoak aztertzen dituen; baita euren aurrekari, lider, sinbolo, mito eta memoria-tokiak ere, horiek denak ezinbesteko elementu hartuta edozein talde nortasunaren produkzio eta erreprodukzioaren berri emateko. Gure kronologia-markoa oro har XX. mendera mugatzen bada ere, XIX.ean ere sartzen da. Horretarako, iturri oso desberdinak erabiltzen ditugu: bibliografia, esku orriak, prentsa, artxibo publiko eta pribatuen dokumentazioa, literatura, kartelak, argazkiak, zinema, etab., horiek guztiek eusko lurretako kultura politikoen sorkuntza eta garapen sinbolikoa arakatzen laguntzen baikaituzte.