PRESENTACION

Aurkezpena

Ikertaldeak kultura politikoen historia aztertzen du, baita hauek ulertzen duten aspektu oro ere (nortasunak barne), gaur egungo Euskal Herrian eta ikuspegi konparatuan. Euskal nazionalismoari, aurreko urteetan gure atentzio gehien hartu duen ikerketa-objektu, eusko lurraldean XIX eta XXI mende artean egondako beste kultura politiko batzuk gehitu zaizkio, bereziki foruzaletasuna, karlismoa, sozialismoa, errepublikanismoa eta monarkismoa. Ikertzen ari garen gai konkretuen artean, soziabilitatea, alderdi politikoak, kultura politikoen sinbolo eta memoria-tokiak etab. daude, besteak beste. Arreta berezia jartzen zaio egungo euskal historiografiak maiz ahaztutako aspektu bati: Euskal Herriko espainiar nazio nortasuna. Halaber, Taldeak bere ikerketari norabide zabal eta beregan ixten ez dena ematen saiatzen da, Euskal Herriko analisia bestelako eremu geografikoekin alderatuz edo konbinatuz, hala nola Katalunia, Alemania edo Estatu Batuekin.