Artzai Gaspar Arraiza
(Hezkuntza Zientzien Saila)
Posta elektronikoa
Informazio osagarria
Artzai Gaspar Arraizak Lehen Hezkuntzako Gradua ikasi zuen, Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka aipamenarekin, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondotik, Eleaniztasuna eta Hezkuntza master europarra ikasi zuen unibertsitate berean. Lehen Hezkuntzako irakasle gisa lan egin izan du, eta AEK euskaltegietan euskara irakasle bezala ere aritu izan da. DREAM ikertaldera integratu zen ikertzaile kontratatu bezala Linguistically Sensitive Teaching In All Classrooms (LISTIAC) proiektu europarran eta Pedagogical Translanguaging in the Curriculum (PeTransCur) proiektuan lan egiteko.
Gaur egun, ikertzaile predoktoral gisa egiten du lan, Espainiako Gobernuko FPU (Ayudas para la Formación de Profesorado Universitario) kontratua lortu ostean. "Hizkuntzen eta edukien integrazioa Bigarren Hezkuntzan testuinguru eleaniztunetan: interbentzio pedagogiko bat" izenburu duen tesia garatzen ari da, Jasone Cenoz katedradunaren zuzendaritzapean. Bere tesian, CLIL fokaketetan translanguaging pedagogikoa bultzatzeak garapen linguistiko, metalingugistiko eta kurrikularrean dauzkan abantailak ikertzen ari da.
Bere interes nagusiak honako hauek dira: translanguaging-a, hezkuntza eleaniztuna eta Europako hizkuntza gutxituak.