Ane Lamarca Etxeberria

Ane Lamarca Etxeberria

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Biografia

Ane Lamarca Etxeberriak Euskal Ikasketetako Gradua ikasi zuen, Euskal Hizkuntzalaritza aipamenarekin Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Ondoren, Eleaniztasuna eta Hezkuntza Master europarra ikasi zuen unibertsitate berean. Bigarren Hezkuntzako euskara irakasle izan da hainbat institututan, eta, 2022an, DREAM ikertaldera integratu zen ikertzaile kontratatu bezala Hizkuntza Akademikorako Gaitasuna Ikuspegi Eleaniztunetik (HAGIE) proiektuan lan egiteko. Bere interes nagusienak hauek dira: hizkuntzen ikas- eta irakas- prozesuak, euskararen erabilera testuinguru eleanitzean, eta translanguaging-a.