Alaitz Santos

Alaitz Santos

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Alaitz Santos Berrondo, Hezkuntzan doktorea, Psikopedagogian lizentziaduna eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan graduatua da. 2018tik irakasle atxikia da Hezkuntzako ikerkuntza eta Diagnosi metodoak sailean eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Masterreko (EMME) batzorde akademikoaren kide. Bere ikerketa arloa psikosoziolinguistika da, zehazki antsietatearen eta jarreren eragina bigarren eta hirugarren hizkuntzen jabetze prozesuan. DREAM ikerketa taldeko kide da. Eleaniztasunaren inguruko hainbat nazioarteko kongresuetan parte hartu du eta bere argitalpenen artean nabarmenak dira besteak beste, Santos, A., Cenoz, J., & Gorter, D. (2017). Communicative anxiety in English as a third language. International Journal of Bilingual Education and Bilingualism, 20(7),823-836. doi: 10.1080/13670050.2015.1105780 eta Santos, A., Gorter, D., & Cenoz, J. (2017). Communicative anxiety in the second and third language. International Journal of Multilingualism, 14(1), 23-37. doi:10.1080/14790718.2017.1258980