Eduki publikatzailea

Proposamenak bidaltzea

Proposamenen bidalketa

Ekarpen mota hauek aurkeztu ahal izango dira:

  • Aurrez aurre egiteko ahozko komunikazioak (20 minutuko aurkezpenak eta 10 minutuko eztabaida).
  • Online eta modu sinkronikoan egiteko ahozko komunikazioak (20 minutuko aurkezpenak eta 10 minutuko eztabaida).
  • Online aldez aurretik grabatutako komunikazioak (15 minutuko aurkezpenak).
  • 2 orduko sinposioa, hiru komunikazio koordinaturekin. Proposamena online edo aurrez aurreko modalitaterako egiten den zehaztu beharko da.
  • Posterrak:
    • Paperean, aurrez aurreko saioetan aurkezteko.  (Aurrerago bidaliko dira xehetasunak)
    • Aldez aurretik grabatutako onlineko aurkezpen laburrak (10 minutu).

Proposamenek biltzarreko lau ardatzetako gai bati heldu behar diote nahitaez, eta gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, portugesez edo ingelesez idatzita egon daitezke.

Proposamenetan garbi adierazi beharko da zein den aukeratutako modalitatea. Nolanahi ere egoeraren bilakaeraren arabera, antolatzaileek aldaketak edo egokitzapenak bidera ditzakete.

Proposamenak helbide honetara bidaliko dira: comunicaciones@uik.eus

Mezuaren gaian honako erreferentzia hau adierazi beharko da: 005-21 Ainhoa Urbieta

Proposamenak bidaltzeko azken eguna: azaroak 30 (ikusi xehetasun gehiago "Garrantzizko datak" atalean).

 

Proposamenen formatua

Proposamen guztiak word formatuan aurkeztu behar dira (.doc edo .docx).

Komunikazio- eta poster-proposamenek honako hauek jaso behar dituzte: egilearen edo egileen abizena, izena eta datu instituzionalak, komunikazioaren edo posterraren izenburua, zein ardatz tematikotan inskribatzen den, laburpen bat eta bibliografia laburra. Laburpenak, erreferentziekin batera, ez ditu, guztira, 5000 karaktere baino gehiago izan behar (espazioak barne). Aurrerago, posterrak egiteko eredua eskainiko da.

Sinposioak komunikazio koordinatuko saioak dira, eta hiru aurkezpen eta eztabaida bat barne hartzen dituzte. Koordinatzaile bat izan behar dute, sinposioaren barne-antolaketaz eta proposamena bidaltzeaz arduratuko dena. Sinposio-proposamenak dokumentu bakarrean aurkeztuko dira, gehienez 20.000 karakterekoa (espazioak barne), eta honako hauek jasoko ditu: sinposioaren izenburua eta deskribapen orokorra, egileen izenak eta haien datu instituzionalak, sinposioa inskribatzen den ardatz tematikoa eta gorago aipatutako arauen arabera idatzitako hiru komunikazio-proposamenak.

Proposamenen ebaluazio anonimoa egiteko, bi bertsio bidaliko dira kasu guztietan: bata, gorago eskatzen diren datu guztiekin, eta, bestea, anonimoa, egilearen/egileen izena ez datuak agertzen ez dituena.