Ugutz Garitaonaindia Antsoategi Dokt.
Industria Ingeniari Teknikoa (Mekanika berezitasuna), Industria Antolakuntzan Ingeniaria eta Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik. Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan.
Irakaskuntza jarduerari dagokionean, Egituren Teoria arloko irakasgaiak irakasten ditu Ingeniaritza Zibileko Graduan eta Arkitektura Teknikoko Graduan.
Ikerkuntzari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialen Mekanika (MecMat) taldean ikertzen du. Bere ikerketa-ildoak material konpositeen saiakuntza mekanikoak, planteamendu analitikoen garapena eta elementu finituen bidezko analisi numerikoak dira.
- Helbide elektronikoa: ugutz.garitaonaindia@ehu.eus
-
Ikerketa-profilak: ORCID