Insausti Nagore

Nagore Insausti Irastorza Dokt.

Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza ikasi nuen Cantabriako Unibertsitatean. Proiektu arduradun gisa lan egin nuen enpresa pribatuan 2004-2010. urteen artean. Egun Ingeniaritza Mekanikoko Sailean irakasle agregatua naiz, geologia eta geotekniari buruzko nahiz egiturei buruzko irakasgaiak irakasten ditut Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko graduetan.

Ikerkuntzari dagokionean, Euskal Herriko Unibertsitateko Materialen Mekanika taldean ikertzen dut. Doktoretza Tesia egin nuen, Faustino Mujika Garitano Doktorearen zuzendaritzapean, Elementu Finituen Metodoan aplikagarriak diren formulazio hibridoen eta konpositeen analisian horiek izan dezaketen erabileraren inguruan.