Mujika Faustino

Faustino Mujika Garitano Dokt.

Faustino Mujika Garitano Ingeniaritza Mekanikoa Saileko katedraduna da “Ingurune Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria” Jakintza Arloan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan(GIE), UPV/EHUn. Donostiako Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan (Nafarroako Unibertsitatea) Industria Ingeniaritza Mekanikoan titulatu zen. “Makurdura portaeraren analisia eta tenperaturaren eragina norabide bakarreko karbono/epoxi konpositetan” izenburuko tesia Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen Iñaki Mondragon Egaña Profesorearen zuzendaritzapean, Materialak+Teknologiak taldearen barnean, Doktoretzako Sari Berezia lortuz.

Irakaskuntza jarduerari dagokionez, Gradu mailan Mekanika eta Elastikotasuna eta Materialen Erresistentziarekin erlazionatutako gaiak irakatsi ditu. Master mailan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Bilbaoko Ingeniaritza Eskolan Material Konpositeen Mekanikarekin erlazionatutako gaiak irakatsi du. Material konpositeen portaera mekanikoarekin erlazionatutako 9 doktoretza tesi zuzendu ditu.

Ikerkuntzari dagokionez, makurdurarekin erlazioa duten saiakuntza mekanikoak analizatu ditu laminatu konpositeetan, berrikuntza metodologikoak eta saiakuntza metodo berriak proposatuz. Egiteko sinpleak eta merkeagoak diren saiakuntzak proposatu dira, saiakuntzen modelo analitiko berri eta garatuagoak erabiliz. Gaur egun, “Materialen Mekanika” taldeko buru da. Hainbat nazio eta nazioarteko kongresuetan parte hartu du. Web of Science-en barneratutako 50 artikulu baino gehiago publikatu ditu, horietako 27k zuzendutako 9 doktoretza tesiekin harreman zuzena dutelarik.

Informazio osagarria