Enpresa-mintegia
Enpresa-mintegia unibertsitatearen esparrutik (UPV/EHU) jasotako eskariei erantzuteko asmoz sortu zen, bai eta jakintza-guneetatik gertuko egitura izatearen premia asetzekoa ere, akademiaren esparruan sortutako proiektuak enpresa-munduko errealitatera irits daitezen.
Honetara, berrikuntza sistemaren garapena erraztea eta alderdi teknologiko eta/edo berritzaile garrantzitsua duten enpresa ekimenei babesa ematea du helburu. Gainera ekimen horiek ezagutzaren sorkuntza eremutik eta UPV/EHUren Arabako Campusean ordezkatutako jakintza arloen know-how ikertzailetik gertu sortuko dira.
Aurkezteko epea: Etengabe irekitako deialdia
Etengabe irekitako deialdi bidezko sistema bat ezarri da. Alegia, UPV/EHUn ezarritako prozeduraren arabera, eskaerak aurkezten diren heinean aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, baimenduko dira. Dena den, Mintegirako sarrera une bakoitzean erabilgarri dauden guneen araberakoa izango da. Gune erabilgarririk ezean, eskaerak itxaronzerrendan geldituko dira.
Nori zuzendua: Sustatzaileak edota ekintzaileak.
Sustatzaile motak: Enpresa proiektuen edo enpresa berrien sustatzaileen proiektuek eta/edo zerbitzuek berrikuntza eta/edo teknologia oinarria izango dute, eta Arabako Campuseko ikastegietan egindako prestakuntza, ikerketa edo berrikuntza jarduerei lotuta egongo dira.
- Inkubazio aurreko fasean dauden pertsonak enpresa bat sortzeko prozesuan dauden ekintzaileak dira.
- Enpresak inkubazio fasean daudela esan ohi da beren jarduera ekonomikoari Mintegian instalatzearekin batera ekingo dioten kasuetan. Enpresa horiek hiru hileko epean sortuko dira legalki. Dagoeneko sortuta egonda ere hiru urte baino gutxiago bizitza duten enpresek ere multzo horietan sartzen dira.
- Oinarriak eta Funtzionamendu arauak
- Enpresa-mintegiko enpresak
- INIZIA mintegitik pasa diren enpresak
- INIZIA enpresa-mintegiko inaugurazioaren bideoa (2014/02/21)
- Lokalen argazkiak
- INIZIA Arabacampus- Arabako Campusean ekintzailetasuna bultzatzeko eta laguntzeko programa, UPV/EHUk sustatua BIC ARABArekin elkarlanean