Boluntariotzaren azoka- 2015eko apirilaren 22an Lascaray ikergunean
UPV/EHUk, unibertsitateko ikasleen prestakuntza integralaz arduratzen den gizarte agente gisa, gizarte konpromisoko helburuen artean du, 2012-2017 Plan Estrategikoaren barruan, unibertsitateko komunitateak esku hartze aktiboagoa izan dezala bere inguruko gizarte eta kultura arazoetan.
Boluntariotza Azokaren antolatzaileek gizarte erakundeen eta unibertsitateko ikasleen arteko topaleku izatea nahi dute, sentsibilizatzeaz gain, ikasleei esparru horri buruzko informazioa eta prestakuntza emateko.
Helburuak honako hauek dira:
- Gizarte partaidetza sustatzea unibertsitateko kideen artean.
- Gizarte erakundeek gure inguruan egiten duten lana ikusgarri egitea eta ezagutaraztea.
- Boluntarioek egindako lana aitortzen laguntzea.
- Boluntariotza solidarioari lotutako balioak hedatzea (konpromisoa, gizarte erantzukizuna, solidaritatea…).