Titulua jasotzea
Titulua interesdunak berak baino ezin du hartu. Beste inork hartu behar izanez gero, beste persona bati baimena eman ahal izango dio bere izenean jasotzeko.
Horretarako, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Titulua jasotzeko baimena beteta eta sinatuta (eredua erantsi da).
- Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportearen kopia
Titulua jasotzeko baimena duen pertsonak, NANa edo pasaportea, baimena, eta identifikazio-agirien kopiak aurkeztu beharko ditu.