Aurkezpena
"Berdintasunaren eta aberastasunaren banaketa zuzenaren alde"
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultate berriak Leioan (Bizkaiko Campusean) dauka egoitza, eta, horrez gain, atal bat dauka Gasteizen (Arabako Campusean). Ondokoak batzearen ondorioz sortu da: Lan Harremanen Unibertsitate Eskola eta Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola:
Lan Harremanetakoa 1989ko abenduan sortu zen eta Bizkaiko campusean kokaturik zegoen, lehen urtean Bilbon eta geroztik Leioan.
Gizarte Langintzakoa beti Gasteizen egon da eta Gizarte Laguntzaileen Eskolan ditu oinarriak. Eskola hori 1964ko martxoaren 25ean ireki zen Gasteizko Gotzaidetzaren laguntzarekin, eta Gasteizko Aurrezki Kutxaren Gizarte Lanaren barruan zegoen. Gero 1994 urtean UPV/EHUko Arabako Campusean sartu zen, nahiz eta 1984 urtetik UPV/EHUko atxikitako ikastegi moduan agertu.
Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentea gara lan harremanen eta gizarte langintzaren arloko profesionalen prestakuntzan.
Nabarmentzekoa da gure parte hartzea gai soziolaboralen eta gizarte ongizateari buruzko gaien inguruko gogoeta eta ikerketa egiteko proiektu eta guneetan. Erreferentea gara unibertsitate gestioan, betiere generoa eta ingurumen iraunkortasuna kontuan hartuta.
Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua Leioan ematen da eta Gizarte Langintzako Gradua, Gasteizen.
Bi campusetan kalitatezko irakaskuntzarako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak ditugu, besteak beste, ordenagailu gelak eta era autonomo eta kooperatiboan ikasteko guneak. Ikastegiek jantoki-aretoa daukate, eta campus bietan kafetegiak eta jantokiak izango dituzu eskura.