Lankidetza-hitzarmenak
Zambra: gizarte ekintzarako ekimenak
Zambra elkarte bat da, komunitatearen eraikuntzaren ikuspegitik gizarte bazterkeriaren aurka lan egiten duten pertsonak biltzen dituena. Espainiako estatu osoan egiten du lan, lurraldeko talde autonomoekin koordinatuta, eta Malagan egoitza nagusia izateaz gainera, beste bi ordezkaritzan ditu, bat Valentziako Erkidegoan eta beste bat. EAEn. Elkartearen helburuak honako hauek dira: giza arazoen azterketa sakon eta zorrotza egitea, gizarte ekintzaren lanaren arloan eragin zuzena duten gizarte, ekonomia eta kultura alderdiei erreparatuta, eta askotariko ekimenak, esperientziak eta jarduerak koordinatzea , gizarte esku hartzearen arloan :v zfokulturalak, elkarteari lotutakoak, prestakuntzakoa , aldarrikapenak, etab.)
Oinarrizko Errenta Sarea (RRB)
RRB Basic Income Earth Network nazioarteko organizazioaren atal ofiziala da eta Oinarrizko Errenta sustatzen duten eta horren alderdiak ikertzen dituzten pertsonak biltzen dituen elkarte bat da.
Elkartearen helburuak dira Oinarrizko Errentari buruzko azterlanak eta ikerketa zientifikoa sustatu eta hedatzea proposamena eta horren bideragarritasuna hobeto ezagutzeko.
Euskal Herriko Graduatu Sozialen Kontseilua
Bilbao Ekintza, E.P.E.L.
(Bilboko Udalaren erakunde publikoa, udalerriko enplegua bideratzeaz eta enpresak bultzatzeaz arduratzen dena).
Toki garapeneko agentzia hau Bilboko Udalak sortu zuen 1989an, pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko eta udaleko merkataritza eta enpresa jarduera bultzatzeko tresna gisa. Gure profesionalen taldearen esperientzia eta inplikazioa, errealitate berrietara egokitzea eta lan egiten dugun pertsonenganako hurbiltasuna dira gure balio nagusiak. Gure helburua, beste agente publiko eta pribatu batzuekin koordinatuta, Bilboren garapen estrategikoa eta solidarioa bideratzea da, hiriko auzoen arteko oreka sozial eta ekonomikoa bultzatuz.
Lagundu Lan Harremanak aldizkaria finantzatzen.
REAS - Euskadi Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea
Gure erronka egitura ekonomiko solidarioak sortzea da. Bazterkeria eta espekulazioa saihesten duten egiturak, pertsonak eta ingurua ardatza izaki, helburua, eta ez baliabidea, pertsona guztientzako baldintza duinak lortzeko.
Bakea eta Duintasuna
Bakea Duintasunez 1995ean sortutako irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Solidaritatearen, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren arloetan lan egiten du.
Jesús María de Leizaola Fundazioa
Jesus Maria de Leizaola Fundazioa, gizartearekin eta prestakuntzarekin duen konpromisoaren arabera, 1997az geroztik unibertsitateko gazteentzako jarduerak programatu ohi ditu, interesdun hainbat gai tratatuz, gaurkotasunari eta gizarteak une oro detektatzen dituen premiei garrantzi berezia emanez. Asmo horrekin, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak antolatu ohi ditu, Fundazioaren jarduera-lerro nagusiak tratatuz, hots: Ingurumena, Gizarte Inklusioa, Kulturartekotasuna , Ekintzailetza, Garraioak, Etxebizitza, Adiskidetza, Giza Eskubideak, Euskara sustatzea eta beste hainbat. Fundazioak, halaber, hainbat jardunbide garatu ditu ikerkuntza proiektuen eta sustapeneko eta/edo dibulgazioko ekintzak gauzatuz.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikak Saila
Gizarte eta lan arloko aholkularitza eta auditoretzako graduondokoa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila
Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Unibertsitate Masterra
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Laneko Segurtasun eta Osasuna Unibertsitate Masterra