Masters-claves-seguridad-salud-trabajo

Masterraren gakoak

Master honek laneko arriskuen prebentziorako goi-mailako teknikari lanak egiteko gaikuntza eskaintzen du, industria-higiene, laneko segurtasun, ergonomia eta lanari aplikatutako psikosoziologia alorretan.

Malgutasuna eta irekierarantz ekoizpen-ereduetan eta ekonomian emandako aldaketek, baita zerbitzu sektoreen nagusitasuneranzko trantsizio azkarrak laneko arriskuen prebentzioa, osasunaren zaintza eta langileen ongizate psikosozialaren egoera, kasuistika eta horiek jorratzeko moduak agertzen lagundu du.

Testuinguru horretan, jardun profesionalaren funtsezko zati bat da enpresan prebentzioaren kultura sustatzea eta, horretarako, jokabide, ohitura eta bizimoduak sustatzea, bizitza osasuntsuko inguruneak sortzeko eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko beren osasun-egoeran.

Master honek diziplina anitzeko goi-mailako prestakuntza eskaintzen du Laneko Arriskuen Prebentziorako alor juridiko, psikosozial, antolakuntzako eta teknikoan, baita lanaren medikuntzaren oinarrizko ezaguerak ere. Horri esker, goi-mailako langile teknikoek enpresetan istripu arriskua areagotzen duten diagnostiko eta faktore-prebentzioa egin dezakete, horiek negatiboki eragiten baitute lan-osasunean, eta laneko arriskuen prebentziorako planak eta ekintzak garatu eta enpresan osasuna sustatzeko lanak ere.

Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

90

Iraupena

1,5 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

2.600 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BASAÑEZ LLANTADA, AITOR

Idazkaritza :
Itziar García

946015831

Masters-4-razones-seguridad-salud-trabajo

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Goi-mailako ikasketei dagokionez, aurrez aurre eskaintzen den prestakuntza bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Estatu mailan erreferente da, laneko arriskuen prebentziorako hiru espezialitate integratzen dituelako: ergonomia eta lanaren psikosoziologia, industria-higienea eta laneko segurtasuna.
  • Laneko segurtasun eta osasuneko adar guztietan ospe handiko profesionalek prestatuko zaituzte.
  • Mercedes Benz, Petronor edo CAF moduko enpresetan egingo dituzu praktikak, baita IMQ-Prevención edo Quirón Prevención moduko prebentzio-sozietateetan ere, besteak beste.

Masters-participantes-seguridad-salud-trabajo

Parte-hartzaileak:

OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritza

Masters-salidas-profesionales-seguridad-salud-trabajo

Aukera profesionalak

  • Laneko Arriskuen Prebentziorako Goi mailako teknikaria.
  • Laneko segurtasun eta osasunean enpresa arloan, laneko arriskuen prebentzioa eta giza baliabideak.
  • Sindikatuak.
  • Prebentzio Sozietateak.
  • Prebentziorako bestelako zerbitzuen arduraduna.
  • Laneko Arriskuen Prebentziorako langile teknikoa erakunde publikoetan, lan-ikuskaritzan, lan segurtasun eta osasuneko erakunde publikoetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak