XSLaren edukia

Eskainitako plazak

24

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Iraila 2024

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

20 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Arduraduna

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala

GAKOAK - Gainbegiratzea Gizarte-ekintza Testuinguruetan Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Graduondoko titulu hau gizarte ekintzaren arlo desberdinetan sortutako premia asetzera dator, gainbegirale profesionala izateko prestakuntza ziurtatua eskainiz. Haren helburu nagusia da prestakuntza ematea gainbegiralearen rol profesionala betetzeko, zeregin hori esku hartze sozialean txertatzeari begira, aldi berean proposamenak eginez rola lan eremuetan finkatzeko eta praxi profesionala eta gizarte arreta hobetzeko.

Tituluak gainbegirale profesionala izateko gaitasun tekniko eta pertsonalak eta ikaskuntza esperientziak eskaintzen ditu. Haren bitartez, ikasleak gaitasun kritiko analitikoa garatuko du hobekuntzarako estrategiak identifikatu, ulertu, aztertu eta diseinatzeko, kontuan hartuta gainbegiratu beharreko egoeretan bereiz daitezkeen askotariko faktoreak: testuinguruak, ikuspegi tekniko-metodologikoak, alderdi inter eta interpertsonalak, epistemologikoak eta ideologikoak...

Graduondoko honen helburuak dira: aztertzea eta gogoan hartzea bai praxi profesionala eta bai testuinguru erlazional, instituzional, soziopolitiko eta kulturaletan egiten diren ekintzak; praxi profesionala sendotzea eta profesionalen zaintza eta autozaintza indartzea, bai eta gizarte babeserako sistemek arreta sozial hobea eskaintzea ere.

RAZONES - Experto/Experta de Universidad en Supervisión en Contextos de Acción Social

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Unibertsitate mailako prestakuntza berezitua eskaintzen du, gizarte ekintzaren testuinguru desberdinen eskariari erantzunez.
  • Erdipresentziala da, eta horrek aukera ematen du irakasleen artean gainbegiraletzan adituak diren pertsonak edukitzeko, bai profesionalak eta bai akademikoak.
  • Gainbegiralearen rol profesionalean funtsezkoak diren ezagutza, metodo eta teknikak eskuratzeko, bateratzeko eta aplikatzeko modua ematen du.
  • Ikaskuntza esanguratsurako espazioak sortzeko aukera, taldeen gainbegiraletzan trebatzeko saioen bitartez.

IRUDIA - Gainbegiratzea Gizarte-ekintza Testuinguruetan Unibertsitateko Aditua

IRTEERAK PROFESIONALAK - Gainbegiratzea Gizarte-ekintza Testuinguruetan Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Oro har, gizarte babeserako zerbitzuetan, arlo psikosozialean, arlo soziosanitarioan eta gizarte hezkuntzazkoan.

  • Administrazio publikoan, bereziki udaletako, diputazioetako eta Eusko Jaurlaritzako gizarte zerbitzuetan.
  • Gizarte ekintzaren sistemetan diharduten hirugarren sektoreko erakundeetan.
  • Gainbegiraletza profesionala eskaintzen duten enpresa pribatuetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak