Gradu Amaierako Lana - Ikasleak
Ikasturteko Egutegia
2024ko GRALaren Mintegia
Matrikula eta Ikerketa-Lerroak
MATRIKULA
GrALaren matrikula formalizatzeko, beharrezkoa izango da ikasketa-plana amaitzeko behar diren irakasgai guztiak matrikulatuta edukitzea, eta dagokion matrikula-epean egin beharko da. Gaia eta tutorea matrikula egin eta gero esleituko dira. Beraz, matrikulatu aurretik ez da inolaz ere esleipenik egingo.
Matrikula egiteko, prezio publikoak ordaindu behar dira, GAUR aplikazioan zehaztutako kreditu kopuruaren araberakoak (aukera berria dute ikasleek aplikazioan “GRALaren matrikula" profilean: Matrikulak – Matrikulak (hainbat alderdi) – Automatrikula – KAParen/GRALaren matrikula)
Matrikulak ikasturtean bi deialdi ofizial izateko eskubidea emango dio ikasleari.
Matrikula egiteko epeak:
- Ohiko matrikula:
- uztailean, automatrikulako aldian.
- Ezohiko matrikula, urrian. Urrian, GRALean lehenago ere matrikulatua egon diren ikasleek baino ezin izango dute egin matrikula. Ikasle horiek berriz aukeratu beharko dute gaia, eta berriz esleituko beharko zaie tutorea, ez bada lehen izandako tutoreak idatziz adierazi duela aurreko GRALaren tutore izaten jarraitu nahi duela.
IKERKETA-LERROAK
Gradu Amaierako Lanaren ikerketa-lerroen MATRIKULA eta ohiko ESLEIPENA UZTAILEKO AUTOMATRIKULAN EGINGO DA.
Gradu Amaierako Lana defendatzeko prozesua
GRADU AMAIERAKO LANA DEFENDATZEKO PROZESUA
Defentsa izateko, GRALA matrikulatuta edukitzeaz gain, hurrengo ekintzak egin behar dituzu:
Ikasleen “Ikasle” posta elektronikoko kontua bakarrik erabiliko da komunikazioak egiteko.
Komenigarria da operatiboa izatea. Blokeatuta egonez gero, CAUrekin (946 014 400) harremanetan jar zaitezke arazoa konpontzen saiatzeko.
Garrantzitsua da eskaera tablet, telefono mugikor edo Apple ordenagailuekin ez egitea.
“Windows” sistema duen ordenagailu bat eta nabigatzaile gisa “Explorer” eta Microsoften “Edge” edo “Googleren Chrome” erabiliz, aukera onenak izaten dira.
Ikasleek bakarrik eska dezakete defentsa. Sistemak ez dio beste inori uzten bere izenean egiten.
KONTUZ: Lanaren behin betiko titulua behar bezala grabatuta egon behar da defentsa ESKATU AURRETIK.
OSO GARRANTZITSUA DA ZURE LANAREN AZKEN ORRIAN “PLAGIOARI BURUZKO DEKLARAZIO-ORRIA” SARTZEA, SINATUTA.
1- GAURen defendatzeko eskaera
- Bigarren deialdia: ekainaren 3tik 4ra
- Hirugarren deialdia: irailaren 9tik 10era
Nola? GAURen
Defentsa-eskaeraren laguntza-eskuliburua (.pdf formatua).
Plagioaren adierazpena (.pdf formatua).
Lanen tutore diren irakasleek txostena baliozkotu eta igo behar dute, aurreikusitako ereduaren arabera.
Defentsa baliozkotu eta txostena igo arte, ikasleek ezin izango dute lana ADDIra igotzeko estekarik jaso.
2- Gradu-amaierako lana ADDIra ematea.
Noiz?
- Bigarren deialdia: ekainaren 4tik 6ra
- Hirugarren deialdia: irailaren 10etik 12ra
Nola?
Lana ADDI akademikoari emateko laguntza-eskuliburua (pdf formatua).
Tutoreak emandako lana baliozkotuko du, eta ikasleek ADDIren mezu bat jasoko dute, dena zuzen dagoela jakinarazteko.
Azkenik: ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute, GFA defendatzeko eguna, ordua eta epaimahaia adieraziz.
3-Defentsa ekitaldia
- Bigarren deialdia: ekainaren 24tik 28ra
- Hirugarren deialdia: irailaren 23tik 27ra
Informazioa: araudia, gida, txantiloiak...
- (Beste leiho bat zabalduko du)GrALak esleitzeko prozedura (pdf ,127,65 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)GrALaren irakaskuntza gidaliburua (pdf ,3,41 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Fakultateko GrALaren arautegia (pdf ,258,57 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Iselpekontasun-Eskaera (pdf ,156,68 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Plagioaren adierazpena (pdf ,118,06 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Tutoretza-konpromisoa (pdf ,283,79 Kb)
Gradu Amaierako Lana egiteko Unibertsitateko liburutegiko materialak
Unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza saioak eskeini ohi ditu Gradu Amaierako Lana egin behar zuten ikasleentzat, zeregin horretarako beharko dituzten lanabesak bere esku jartzeko. Orain, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi dugu, eta horregatik argitaratzen ditugu saio horietan erabiltzen eta banatzen ditugun materialak.
Esteka hauetan ikusi eta jaitsi ahal izango dituzu material horiek guztiak:
- Gradu Amaierako Lana egiteko materialak
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/grla-egiteko-materialak - Aipamenak eta erreferentziak https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/bibliografia-gestoreak
- Nola egin lan akademiko bat
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/nola-egin-lan-akademiko-bat - Erabiltzaileen prestakuntza. GrAleko ikaslea https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/graleko-ikasleak
UPV/EHUtik kanpoko konexioen kasuetan, baliabide elektroniko guztiak (liburuak, aldizkariak, datu-baseak, etab.) liburutegiko katalogotik eskuratzen dira:
eusk - https://ehu.on.worldcat.org/v2?lang=eu
cast. - https://ehu.on.worldcat.org/v2?lang=es
Sartzeko, saioa hasi behar da liburutegiko kontuarekin:
https://www.ehu.eus/eu/web/biblioteka/nire-kontua-aktibatzearen-abantailak-bideoa-
GrRALa egiteko eta matrikulatzeko orientazio-materialak
Informazio osoa E-Gelan eskura dago.
Sariak
GrAL/MALetako tutoreek beren lanetako bat proposatu ahal izango dute, honako sari hauen deialdietan aurkezteko:
- Francisca Aculodi: Genero ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak
- Empar Pineda: LGTB ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak
- Justizia Soziala Fundazioak - Bikaintasun sariak: Lan-harreman eta giza baliabideetako graduko GrAL onenaren bikaintasunaren sariak