Nazioarteko koordinatzaileak
Deskargatu inprimaki guztiak EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren web-orrian
Oharra:
«ERASMUS+» eta«Latinoamerika eta beste norako batzuk» programen deialdi honetan plaza lortzen duten ikasleak EZIN izango dira aurkeztu SICUE programako hurrengo deialdira, plazari uko egin arren.
<«Erasmus+» programaren informazio zehatzagoa ikusteko, joan Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orrira. Orri honen edukia ere garrantzitsua da.
Goiko horiek fakultateak ezarritako baldintzak dira, eta osatzen dituzte UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak ezarritakoak (nazioarteko mugikortasun deialdiaren 2. puntuan azaltzen direnak).
Jarraibideak UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren orritik jaitsi daitezke.
GAURen «BESTELAKO AUKERETAN INTERESATUA» aukera markatzea gomendatzen da. Hala eginez gero, plazarik lortzen ez baduzu lehen fasean, beste toki batean libre geratutako plaza bat esleitu ahal izango zaizu. Aukera hori markatzen ez baduzu, aldiz, ezin izango zaizu eman eskatu ez duzun plazarik, nahiz eta libre egon.
Leku bakoitzean eskatzen den hizkuntza maila ikusteko, begiratu GAURen gradu bakoitzerako agertzen den taula (3. atala). Zure ardura da begiratzea ea zure intereseko unibertsitateak maila jakin bat edukitzea eskatzen duen hizkuntza batean edo gehiagotan, eta, hala izanez gero, ea ziurtagiri ofizialen bat aurkeztu behar duzun.
Hizkuntzen ziurtagiriak aurkezteko lekuak: Hizkuntza maila eskatzen duten lekuetarako, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu dekanotzan, Leioan (Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradurako) edo Gasteizen (Gizarte Langintzako Gradurako), 2024ko azaroaren 20etik abenduaren 2ra:
Xede unibertsitateak eskatutako ziurtagiri ofizialaren originala eta fotokopia (eskatutako mailakoa edo goragokoa).
Destino batzuek hizkuntza-betekizunik ez duten arren, kasu batzuetan beharrezkoa izango da maila izatea. Horretarako, dekanotzan aurkeztuko da titulu hori egiaztatzen duen titulua, edo, halakorik ezean, ahozko azterketa bat egingo da, 2024ko abenduaren 6tik 21era.
Eskaria egin duten ikasleei mezu bana bidaliko zaie, hautaketaren eta plazen esleipenaren berri emateko.
Lehen lauhilekorako bazoaz, aukera izango duzu egonaldia luzatzeko. Horretarako, fakultateko koordinatzailearen eta xede unibertsitatearen onespena izan beharko duzu.
Ez duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Aitorpen akademikoa baino ez duzu jasoko. Horretarako, konpromiso akademikoa luzatu beharko duzu, eta osasun aseguru bat egin. Fakultateko koordinatzailearen jarraibideei eutsiz eta haren gidaritzapean.
Diru laguntzak zuk zeuk kudeatu beharko dituzu.
Horren inguruko informazioa UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen Bulegoaren web orrian aurkituko duzu, diru laguntzen atalean.
Gogoan izan diru laguntza eskatu ahal izateko, ezinbestekoa dela egonaldi bakoitzerako (lauhileko baterako edo ikasturte osorako) ezarrita dagoen gutxieneko kreditu kopurua egitea.
Jarri harremanetan xede unibertsitatearekin, eskatu onarpena eta bidali haiek eskatzen dizkizuten dokumentuak.
Erasmus+ hitzarmen akademikoa bete.
Fakultateko koordinatzailearekin adostu 1. edota 2. lauhilekoko zein irakasgai baliozkotuko dizkizuten, xede unibertsitatean egingo dituzun irakasgaien programen arabera. Gero hitzarmen akademikoa bete.
Grabatu EWPen. (Klikatu hemen LH-GBetako graduaren irakasgaien kodeak ikusteko).
Sinatu hitzarmen akademikoa EWPen. Bi sinadura behar ditu: zeurea eta zeure graduko mugikortasuneko koordinatzailearena, Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradukoa edo Gizarte Langintzako Gradukoa.
Helmuga unibertsitateak ez badu EWP erabiltzen: hango koorditzailearen sinadura eskuratzeko hitzarmen akademikoa EWPtik deskargatu ondoren bidali beharko diozue. Behin sinadurak jasota, guri bidali.
Epea: 2025eko maiatzaren 31 arte.
Data honetatik aurrera, konpromisoa blokeatuta geratuko da EWPen, hau da, ezin izango da aldatu.
Fakultateak automatrikularako zehazten duen epean egin beharko duzu matrikula.
Egingo dituzun irakasgai GUZTIETAN matrikulatu beharko zara, hitzarmen akademikoaren arabera baliozkotuko zaizkizun irakasgaietan ere bai.
Salbuespenez, mugikortasun programetarako ikasleek aukera izango dute ez matrikulatzeko beheko mailetatik gainditzeke dituzten irakasgaietan, lehen mailakoen salbuespenarekin.
Egonaldiaren hasieran zein amaieran, xedeko Unibertsitateko koordinatzaileak mugikortasunaren hasiera/amaiera dataren ziurtagiria sinatu beharko dizu. Dokumentu horiek UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegora bidali beharko dituzu. Ikasleek jakin behar dute aktak ezin izango direla espedientean sartu ORIk egonaldiaren amaiera-ziurtagiria jaso arte, eta horrek, zenbait kasutan, hurrengo ikasturteko matrikulazioan eragina izan dezake.
Deskargatu inprimaki guztiak EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren web-orrian