Ibilbide Duala: Unibertsitatea - Enpresa

Enpresen eskaerei erantzunez, enpresan lortutako gaitasunak eta maila akademikoan (Unibertsitatea) lortutakoak uztartu nahi ditugu, prestakuntza sistema tradizionala berrituz. Hots, gai izatea ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko, enpresan banaka lagunduz eta tutore eskarmentudunekin jarraipenak eginez
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak konpromisoa dauka bikaintasun akademikoaren bidez prestakuntzaren erreferente baliotsua izateko, bere arloetan euskal gizartearen premiei behar bezala erantzuteko.
Txandakako prestakuntzaren helburu nagusia da ikasleak garatzen dituen gaitasunak bat etortzea bere ikasketen profil profesionalarekin eta inguruneko enpresen premiekin. Bestela esanda, ikasleak profesionalizatzea eta ingurune sozioekonomikoan txertatzea bilatzen da.
Horiek horrela, prestakuntza sistema tradizionaletik irten eta ibilbide berri bat txertatu nahi dugu Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan, ikasleek ikasgelako prestakuntza osatu ahal izan dezaten enpresan eskuratutako gaitasunekin. Hau da, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetu gura dugu, enpresan ikasle bakoitzari banan banako laguntza emanez eta unibertsitateko irakasle tutoreak prozesuari jarraipena eginez.
Eredu dualaren abantailetako bat da enpresek parte hartuko dutela ikasleen hautaketan, eta horrela beren premiei ondoen egokitzen zaizkien ikasleak aukeratu ahal izango dituztela. Gainera, ikasleak txertatzea gizartearen garapen eta hazkunde jasangarriarekin konpromisoa daukaten enpresen sarean lagungarria izango da jakintza eta ezagutza metatua euskal gizarteari transferitzeko.
Esandakoaren adierazgarri dira ibilbide honetan interesa erakutsi duten ikasle ugariak, eta Euskal Herriko gizarte graduatuen elkargo profesionalek ekimenari egindako harrera ona.
LH eta GBetako Gradua lau modulutan antolatua dago. Moduluok bat datoz lau maila akademikoekin. Lehenengo hiru moduluak nahitaezko irakasgaiek osatzen dituzte; laugarren moduluan, berriz, nahitaezko irakasgai bat dago, eta gainerakoa hautazko gaiek, borondatezko praktikek eta Gradu Amaierako Lanak osatzen dute.
Ibilbide duala laugarren moduluan (edo mailan) egingo litzateke: ordezkatuko lituzke hautazko gai guztiak, zeinetan titulazioko gaitasun zehatzak eta transbertsalak ematen diren.
Ibilbide duala egiten duten ikasleek egonaldi bat egingo lukete enpresa batean (48 kreditu), bi fasetan banatua. Gainera, ikasleak enpresan egindako egonaldiari lotutako Gradu Amaierako Lana egin eta aurkeztu beharko du (6 kreditu). Beraz, ibilbide dualean ikasleak 1.200 ordu egiten ditu enpresan, gehi GRALari dagozkion 150 orduak.
6 kreditu "Auditoria Soziolaboral" ikasgaian 48 kreditu enpresako egonaldian 6 kreditu GRALean |
Ibilbide dualaren 60 kredituak graduko graduen % 25 dira.
Ibilbide duala enpresan egiten da ia osoan. Hautazko irakasgaiei dagozkien 1200 orduetatik 30 ordu baino ez dira egiten ikasgelan (15 ordu irakasgai bakoitzean: bost ordu ikasleari aurkezteko enpresan landuko dituen jarduerak, ikaskuntzaren emaitzak eta gaitasunak, eta 10 ordu, berriz, azken memoria aurkezteko). Ibilbide dualaren gaitasun ia guztiak enpresan lantzen dira, nahiz eta gaitasun orokorren bat ikasgelan lantzen den.
Bestalde, kontuan hartu behar da ibilbide dualaren parte ere badela, 4. mailako derrigorrezko irakasgai bakarra, "Auditoria soziolaborala". Dituen 6 kredituetatik, 2,25 baino ez dira 1. lauhileko enpresako egonaldiei gehituko zaizkien praktiketako kredituak, eta 3,75 kreditu teorikoak, berriz, Unibertsitatean egin beharko dira.
Taula honetan ikus daiteke unibertsitatean eta entitatean egingo diren ECTS kredituen banaketa, maila eta gai bakoitzeko:
Irakasgaiak | Unibertsitatea | Enpresa | Kredituak, guztira |
Enpresako I. egonaldia | 0,6 kreditu | 23,4 kreditu | 24 kreditu |
Enpresako II. egonaldia | 0,6 kreditu | 23,4 kreditu | 24 kreditu |
Enpresetan Egonaldia irakasgai bakoitzak dituen 600 orduetatik (hots, 24 kredituetatik) 15 ordu (0,6 kreditu) ikasgelan ematen dira, eta 585 kreditu (hau da, 23,4 kreditu), berriz, enpresan ematen dira.Bestalde, nahitaezko Auditoria Soziolaborala orain Ibilbide dualaren zati da, eta haren kreditu praktikoak I. enpresako egonaldian (56,25 ordu) integratzen dira; alde magistrala, berriz, ikasgelan emango da.
Horrenbestez, hauek izango dira benetako orduak enpresan:
1. lauhilekoa | "Enpresaren egonaldia i" ikasgaia 585 ordu + Auditoria soziolaborala irakasgaia 56,25 ordu = 641,25 ordu |
2. lauhilekoa | "Enpresaren egonaldia i" ikasgaia 585 ordu |
Orduak guztira | 1.230 ordu |
Enpresako egonaldien iraupena: ikasleak egunean 6 orduz jardungo du enpresan, haren lan egutegiaren barruan.
1. lauhilekoa | 2. lauhilekoa |
Enpresako I. egonaldia 24 ECTS = 600 ordu |
Enpresako II. egonaldia 24 kreditu=600 ordu |
GRALa | GRALa |
Ikus dezakegunez, ibilbide dualaren zatirik handiena erakundean egiten da, "Auditoria soziolaborala" irakasgaiaren zati teorikoa edo magistrala izan ezik, enpresan egin beharreko jardueren aurkezpena ikasgaiaren hasieran, eta egindako txostenen bateratzea, amaieran. Erakundean prestakuntza garatuko dela bermatzeko behar den prestakuntza titulazioaren lehen hiru ikasturteetan eta "auditoria soziolaborala" irakasgaian ikasten den zati teorikoan eman dela uste da.
Enpresako I. eta II. egonaldietako irakasgaien egitura goiko taulan ageri dena da, baina irakasgaien aurrerabideari dagokionez, hiru maila zehaztu dira:
Prozesu honek bi fase ditu:
Hautespena egiteko irizpideak ezartzeko ardura duen organoa Batzorde duala da eta hau izango da, ibilbide dualari dagokion prozesu osoan, bere ardura duen pertsonari babesa eta laguntza eskainiko dion organo bildua. Batzorde duala fakultateko batzarrak onartu zuen 2017ko abenduaren 20ko bileran.
2. lauhilekoaren hasieran (2025eko martxoaren 7tik 28ra) epe bat irekiko da 3º maila egiten ari diren ikasle interesdun guztiek izena eman dezaten 4. mailako prestakuntza dualeko plazak eskuratu ahal izateko (2024-2025 Ikasurtea).
Plazen aurre-hautaketa egiteko irizpidea lehenengo bi mailen eta 3º mailako lehen lauhilekoaren artean gainditutako kredituen kopurua izango da (gutxienez 132 kreditu aurre-hautaketako prozesuan parte hartzeko). Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna emango zaie izangaiei, ikasleen espediente akademikoko batez besteko notaren arabera.
Lehen hautaketan parte hartu duten ikasleak lehenengo hiru ikasturteetako gutxienez 162 kreditu gainditu dituztenean bakarrik sartuko dira enpresen hautaketara.
Ekainean baldintzak bete dituzten 14 ikasleen artean, enpresek aukeratutako pertsonek bakarrik egingo dute Ibilbide Duala. Enpresen hautaketa ekainaren 15aren inguruan hasiko da.
Enpresa gehienek aitortzen dute inportantea dela oso haiek beraiek hautatzea prestakuntza dualean parte hartu eta enpresan egonaldia egingo duten ikasleak. Enpresek fase hauetan hartzen dute parte ikasleak hautatzerakoan:
Era honetara, ikasleak enpresa parte hartzaile ezberdinetara banatuko dira, zein bere profil, interes eta helburuen eta enpresa bakoitzak definitutako proiektu profesionalaren arabera.
Hautaketa prozesu honetan, ikaslea eta enpresa dira erabakitzen dutenak. Enpresan curriculuma eta elkarrizketa pertsonala izango ditu oinarri, egonaldia bertan egitea eskatu duten hautagaien artean aukeratzeko.
Pertsona bera zenbait enpresak aukeratuko balute, hautagaia izango da erabakia hartuko duena.
Enpresek hautatu ez dituzten ikasleek beste ibilbide bat egin beharko dute fakultateak gradu honetan eskainitakoen artean.
Gerora, ikastegiak eta enpresak beren arteko harremana formalizatu beharko dute, hiru aldeek sinatu beharko duten prestakuntza hitzarmen baten bidez.
Hautatutako ikasleek, txandakako jarduerari ekin baino lehen, idazki bat sinatu eta aurkeztu beharko dute ikastegian, non agertuko baitute jaso egin dutela prestakuntza dualari buruzko informazioa eta konpromisoa enpresak ezarritako egutegi, lanaldi eta ordutegia eta bertan ezarritako barne arauak hertsiki betetzeko.
Enpresak uztailean burutu behar du ikasleak hautatzeko prozesua, ikastegiak egindako bigarren aurrehautespena egin eta gero.
Txandakako prestakuntza duala bi motatakoa izan daiteke, ikasleen eta enpresen arteko harremanari dagokionez:
Enpresaren eta ikasle langilearen arteko harremana lan arloan kokatuko da lan kontratu baten bidez. Salbuespenez, eta kontratua egitea ezinezkoa denean baino ez, praktiketarako hitzarmen bat egin liteke, ordainsariarekin eta Gizarte Segurantzako prestazioekin.
Gaur egun, Lanbide Heziketako prestakuntza dualean ez bezala, unibertsitatean ez da existitzen prestakuntza kontratua deritzona. Hori dela eta, gurekin kolaboratzen duten enpresek eta guk oraingoz, eta unibertsitatean kontratu hori ez dagoen artean, nahiago izan dugu hezkuntzarako lankidetza hitzarmenaren alternatibaz baliatzea.
Kasu horretan enpresan egon bitartean ikasleei emango zaien diru laguntza ez da izango txikiagoa dagokion urteko lanbidearteko hileko gutxieneko soldata baino, enpresan emandako denbora efektiboaren proportzioan. Edozelan ere, ikasleek ez dute inoiz jasoko lanbidearteko gutxieneko soldatarako ezarritako balioaren %60 baino gutxiago.
Gainera, aurrekoa gorabehera eta kasu guztietan, ikasleak, fakultateak eta enpresak prestakuntzarako hitzarmen bat sinatuko dute beti ikaslearen txandaketa formalizatzeko. Hiru aldeko hitzarmen horretan konpromiso hauek jasoko dira: