Eduki publikatzailea

Bideoak

(Bistaratzeko pasahitza: 123)

ZER DA BALDINTZARIK GABEKO OINARRIZKO ERRENTA? https://vimeo.com/518605994

Bideo honek Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren ezaugarri nagusiak deskribatzen ditu, eta herritar guztiei bideratutako diru-esleipen publiko honen ardatz nagusietan sakontzen du: baldintzarik eza, unibertsaltasuna eta indibidualtasuna.

ENPLEGUAREN MITOA https://vimeo.com/521991493

Enpleguak bizitza duina berma dezake? Bideo honek gure egungo lan-merkatuaren ezaugarri nagusiak azaltzen dizkigu, eta lan-pobrezia, automatizazio-prozesuak eta enpleguaren eta lanaren arteko bereizketa bezalako kontzeptuak erakusten dizkigu. Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta gizarte-babeseko sistema lan-merkatutik bereizteko formula gisa aurkezten da.

GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUAK https://vimeo.com/525058070

Garapen Jasangarrirako Helburuak gure gizarte, ekonomia eta ingurumen-krisiari aurre egiteko tresna dira. Ildo horretan, bideo honetan azaltzen da zergatik Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta hemen deskribatzen diren Garapen Jasangarrirako Helburu asko betetzeko tresna baliagarria izan daiteken.

GIZA ESKUBIDEAK ETA OINARRIZKO ERRENTA OKERRA https://vimeo.com/525255071

Bideo honek laburki deskribatzen ditu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren eta 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean lortutako akordioen ezaugarri nagusiak, eta artikulu horietako batzuk aipatzen ditu, oinarrizko eskubide bat adierazteko asmoz: pertsona orok bizitza duina izateko duen eskubidea

GIZARTE-MUGIMENDUAK https://vimeo.com/525255472

Gizartearen eman ditugun aurrerapausoak hainbat gizarte-mugimenduren konkista da: langileen mugimenduak, mugimendu feministak, mugimendu ekologistak edo LGBTI kolektiboak lortutakoak, esaterako. Bideo honetan, mugimendu huetariko batzuk Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko egindako hainbat adierazpen garrantzitsu ikusiko ditugu.

FINANTZAKETA vimeo.com/528226669

Ezaugarri desberdinak dituzten hainbat herrialdetan Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proiektu pilotuak abian jarri dituzte, eta honek BGOEren finantzaketari nola aurre egin ahal diogun galdera ekartzen digu. Bideo honetan, gainera, Oinarrizko Errentak krisi ekologikoari, lan-merkatuaren ezegonkortasunari eta zaintzen krisiari zein erantzun eman ditzakeen ere aztertzen dugu.